Berriak | 2014-10-13

Urduñan Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ekosistema heze eta ibaialdeak hobetzeko lehen jardunaldia burutu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbat honetan, urriaren 11n, Urduñan anfibioentzako urmael bat eraikitzeko jardunaldi parte-hartzailea burutu dela, La Paul auzoan.

Hau da “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko lehenengo ekintza.

Hiru ordu eta erdiz 26 pertsonako taldea anfibio zein narrastientzako 40m2 urmaela eraikitzen jardun dute. Horretaz gain, 180 kilo hondakin jaso dute. Jarduerak proiektuaren helburuak lortzea izan du xedea, alegia, bertako espezien hazkundea, biodibertsitate galera eten, faunarentzako babesak ugaldu eta paisaia naturalagoa sortu.

Hasieran eta amaieran, aholkulari teknikoek ekintzaren ezaugarriak eta erabilitako metodologia azaldu dute eta, era berean, inguruaren balioen eta espezie mehatxatuen edo ekintzen ondorioz onura gehien jasoko dituzten espezieak zeintzuk izango diren, zehazki, baso-igel jauzkaria.

Informazio eskuorriak banatu dira ere eta jarduera hauetako garrantzia azpimarratu da bertako landareria eta fauna babeste aldera.

Hurrengo jardunaldia Arrigorriagan izango da heldu den larunbatean, urriak 18, 9:30etan gertza parkean Gaztegunearen aurrean.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo