Berriak | 2014-10-31

Abiatu da etxeko hondakinen frakzio organikoaren bilketa 5. zerbitzua edukiontziaren bidez

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du etxeko hondakinen frakzio organikoaren bilketa 5garren edukiontziaren bidezko zerbitzua hasi dela.

79 edukiontziak jarrita daude zazpi udalerrietan: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon. Bilketarako kamioiak aurreikusitako maiztasunaz hasi da: astean bi aldiz.

Edukiontzi gertuenaren kokapena eta 5garren edukiontzirako birziklatzeko kitaren banaketa ezagutu daiteke hemen.

Aldi berean, gaur hasiko dira autokonpostatze tailerrak: Arrankudiaga-Zollo, urriak 31 ostirala; Ugao-Miraballes, azaroak 3 astelehena; Zaratamo, azaroak 4 asteartea; Arakaldo, azaroak 5 asteazkena; Orozko, azaroak 7 ostirala; Etxebarri, azaroak 11 asteartea; Arrigorriaga, azaroak 12 asteazkena.

Herri bakoitzeko hitzorduak hemen ezagutu daiteke hemen.

Beste herrietako tailerretara bertaratu daiteke. Aurretik izena ematea aholkatzen da.

Bilketa berri honetan etxeen % 30ek parte hartzea da helburua, hau da, 9.593 biztanleri dagozkien 3.366 etxek. Urriaren 14an informazio kanpaina hasi zenetik, 521 etxek eman dute izena.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal herritarrak gonbidatzen ditu informatu eta parte hartzera gaikako bilketa berri honetan, izena emanez antolatu diren bide ugarien bitartez.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo