Berriak | 2014-10-20

Nerbioi ibaiko ibaiertzean exotikoen kentze jardunaldia burutu da Arrigorriagan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbat honetan, urriaren 18an, Arrigorriagan espezie exotiko inbaditzaileak kentzeko jardunaldia burutu dela, Nerbioi ibaiertzean, Ugertza parkearen ondoan.

Hau da “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuaren bigarren jarduera.

Hiru orduz, boluntarioen talde bat, Helianthus tuberosus espezie exotiko inbaditzailea kentzen aritu dira, 100 kilo batu dira eta 20 kilo hondakin jaso ere.  

Hasieran eta amaieran, aholkulari teknikoek ekintzaren ezaugarriak eta erabilitako metodologia azaldu dute eta, era berean, inguruaren balioen eta espezie mehatxatuen edo ekintzen ondorioz onura gehien jasoko dituzten espezieak zeintzuk izango diren.

Informazio eskuorriak banatu dira ere eta jarduera hauetako garrantzia azpimarratu da bertako landareria eta fauna babeste aldera.

Hurrengo jardunaldia Arakaldon izango da, azaroak 8, 9:30etan Usilarra Paraje inguruan, tren geltoki eta Muebles Gorostidi ondoan.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo