Berriak | 2014-11-04

Nerbioi ibaiko ibaiertzean exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia Arakaldon

Nerbioi ibaiko ibaiertzean exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia Arakaldon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du datorren larunbatean, azaroaren 8an, Nerbioi ibaiaren ibaiertzean exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia burutuko dela Arakaldon. Oraingoan, flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landatuko dira.

Hitzordua 9:30tan da Usilarra parajean, Arakaldoko tren geltoki (Muebles Gorostidi) eta pasadan urtean jardun zen ibaiertzaren ondoan. Parte-hartzea zabala da eta interesa duen edozein boluntariori zuzendua dago. Hiru ordutako iraunpena aurreikusten da eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen da. Jarduera amaitzean, informazio eta sentsibilizaziorako kartel bat jarriko da bertan.

Honakoa “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko hirugarren ekintza da, 2014ko urria eta 2015eko martxo bitartean garatuko dena.

Jardueran, Nerbioi ibaiertzean dauden Cortaderia selloana, Arundo donax, Artemisia verlotiorum bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kenduko dira. Jarduera horren bitartez, tokiko espezieak berez haztea ahalbidetuko da, biodibertsitatearen eta haltza, sahatsa edo intsusa bezalako bertoko ibaiertzeko espezieen galera etengo da, eta faunarentzat babesgarriago eta naturalagoa den paisaia sortuko da. Halaber, bertako espezie autoktonoak landatuko dira eta ingurua garbitu eta zabor bilketa egingo da.

Ekintza hasi aurretik, aholkularitza teknikoaren arduradunek azalpen bat emango dute jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia ere azpimarratuko da eta espezie exotiko inbaditzaileek sortzen dituzten arriskuen inguruan ere hitz egingo da.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo