Berriak | 2014-11-12

Jardunaldi berri bat Galdakaoko Ibaizabal ibaiertzean espezie exotikoak kendu eta landaketa errefortzu lanak egiteko

Jardunaldi berri bat Galdakaoko Ibaizabal ibaiertzean espezie exotikoak kendu eta landaketa errefortzu lanak egiteko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Galdakaon espezie exotikoak kendu eta landaketa errefortzu lanak egiteko jarduera berri bat antolatu dela datorren larunbatean, azaroaren 15an. Hitzordua 9:30tan da Máximo Moreno Parkean, Ibaizabal ibaiaren ibaiertzeko eremu hurbil batean jarduteko. Parte-hartzea zabala da interesa duen edozein boluntarioarentzat. Hiru ordutako ekintza aurreikusten da eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen da.

 “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuaren beste ekintza bat da, 2014ko urria eta 2015eko martxo bitartean garatzen ari dena.

Larunbatean egingo den jardueran, flora exotiko inbaditzailea eskuz kenduko da (Cortaderia selloana, Fallopia japónica, Helianthus tuberosus, Buddleja davidii, etab.) eta aurreko urtean sortutako ibaiertz-basoaren mantendu eta hobetuko da bertako espezieak landatuz.

Hasieran, aholkularitza teknikoak azalpen bat emango du jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo