Berriak | 2014-11-18

Anfibioentzako urmael bat egiteko jardunaldi parte-hartzaile berria Zaratamon

Anfibioentzako urmael bat egiteko jardunaldi parte-hartzaile berria Zaratamon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du anfibioentzako urmael bat egiteko jardunaldi parte-hartzaile berria antolatu dela Zaratamon larunbata honetan, azaroaren 22an. Hitzordua 09:30ean izango da, Moiordin industrigunearen sarreran BI-625tik.

Honakoa 2014ko urria eta 2015eko martxo bitartean garatzen ari den “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko bosgarren ekintza da.

Larunbat honetan Zaratamon egingo den ekintzaren xedea flora eta faunako espezie batzuetarako habitata hobetzea da, bereziki, anfibioentzat eta narrastientzat. Horretaz gain, ingurunean dauden zaborrak batuko dira eta bertako landaredia landatuko da ere.

Boluntario gisa lagundu nahi duen pertsona orok har dezake parte; dena dela, arropa eta oinetako egokiak eraman behar dira. Hiru orduko iraupena aurreikusten da.

Hasieran, aholkulari teknikoak ekintzaren ezaugarriak eta erabiliko den metodologia azalduko du eta, era berean, inguruaren balioen eta espezie mehatxatuen edo ekintzen ondorioz onura gehien jasoko dituzten espezieak zeintzuk izango diren ere azalduko da.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo