Berriak | 2014-11-14

Galdakaoko Andra Mari Bigarren Hezkuntzako Institutuak ibilbidea egin du, udalerriko birziklapena aztertzeko

Galdakaoko Andra Mari Bigarren Hezkuntzako Institutuak ibilbidea egin du, udalerriko birziklapena aztertzeko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Galdakaoko Andra Mari Bigarren Hezkuntzako Institutuan Eskolako Agenda 21 ekimeneko lehenengo jarduera egin dela azaroaren 14an (ostirala).

Hiru ordu eta erdiko iraupena izan duen ibilbidean, heziketa-beharrizan bereziak dituzten gelako 14 ikaslek hartu dute parte, 5 irakaslek eta zentroko Eskolako Agenda 21eko koordinatzaileak lagunduta.

Tailerraren lehenengo zatia gelan egin da. Hondakin bakoitza non utzi behar den errepasatu da, eta udalerriak birziklatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu dira. Ariketa praktiko batean, egiaztatu da ikasleek ondo ezagutzen dutela non jarri behar diren hondakinak, behar den bezala birziklatzeko.

Zentroaren inguruetan, ikasleak talde txikietan banatu dira; talde bakoitzak hiru herritarri galdetu die ea badakiten non utzi behar den hondakin mota bakoitza eta badaukaten Galdakaoko Udalak hondakinen arloan egiten dituen sentsibilizazio-kanpainen berri.

Erantzuna positiboa izan da; izan ere, kontsultatutako herritar gehienek badakite non utzi behar duten hondakin mota bakoitza eta udalerrian birziklatzeko zein aukera dagoen. Era berean, adierazi dute badaukatela Udalak hondakinen prebentziorako egindako kanpainaren berri.

Ibilbidea egin ondoren lortutako ondorioak ikastetxean erabiliko dira, batetik, udalerriaren eta zentroaren diagnostikoa egiteko, eta, bestetik, Ekintza Plana atontzeko. Era berean, ondorio horiek ikasturte amaierako Eskolako Agenda 21en Udal Foroan zentroak aurkeztuko dituen proposamenen oinarria izango dira.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo