Berriak | 2015-03-02

Altube ibaiko ibaiertzean exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia Orozkon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du datorren larunbatean, martxoaren 7an, Altube ibaiaren ibaiertzean espezie exotikoen kentze eta bertakoen landatze jardunaldi berria burutuko dela Orozkon.

Hitzordua 9:30tan da Atxondo auzoan, egur parkearen ondoan. Parte-hartzea zabala da eta interesa duen edozein boluntariorentzat. Hiru ordutako iraupena aurreikusten da eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen da. Jarduera amaitzean, informazio eta sentsibilizaziorako kartel bat ezarriko da bertan.

Honakoa “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiaga, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko boluntarioekin egiten den bederatzigarren jardunaldia da.

Orozkon, larunbat honetan burutuko den jardueran, Altube ibaiertzean dauden Panpa belarra bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kenduko dira eta eremu hori, tokiko espezieak berez haztea ahalbidetukoda, biodibertsitatearen eta haltza, sahatsa edo intsusa bezalako bertoko ibaiertzeko espezieen galera etengo da, eta faunarentzat babesgarriago eta naturalagoa den paisaia sortu. Aldi berean, ingurua garbitu eta zabor bilketa egingo da.

Ekintza hasi aurretik, azalpen bat emango da jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia azpimarratuz eta espezie exotiko inbaditzaileek sortzen dituzten arriskuen inguruan argibideak emanez.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo