Berriak | 2015-03-09

Altube ibaiaren ur-bazterra leheneratze jardunaldia burutu da Orozkon

Altube ibaiaren ur-bazterra leheneratze jardunaldia burutu da Orozkon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbatean, martxoaren 7an, flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landaketa jardunaldia egin zela Orozkon, Altube ibaian, Atxondo auzoan.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” proiektuaren bederatzigarren jardunaldia da.

Hiru orduz 12 pertsonako taldea lanean aritu da 119 metrotako ibaiertzean. Beste batzuen artean, Panpa belarra (Cortaderia selloane) bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kendu dituzte. Lagin hauek poltsetan gorde dira, haziak airean ez barreiatzeko. 54 zuhaitz eta zuhaixkak landatu dira, haien artean, haltzak, sahatsak, zuhandorrak, zumalakarrak, eta lizarrak.

Jarduera hau zuzentzen duen talde teknikoak, hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zuen, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zaie eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu da.  

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Sailaren diru-laguntza jaso du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo