Berriak | 2015-03-12

Zeberio ibaiaren ibaiertzaren birlandaketa Zubialde Eskolako ikasleen eskutik

Zeberio ibaiaren ibaiertzaren birlandaketa Zubialde Eskolako ikasleen eskutik

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Zubialde eskolako talde batek, Zeberio ibaiertzeko gune batean bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardunaldia burutu dutela, martxoaren 11an.

Zeberio ibaiertzean gauzatu da ekintza, Zubialde auzoan. 20 ikasle, 90 zuhaitz eta zuhaixka landatu dituzte. Landatutako espezieak honakoak izan dira: haltzak (Alnus glutinosa), sahatsak (Salix atrocinerea), elorri zuriak(Crataegus monogyna), zuhandorrak (Cornus sanguinea),  eta elorri beltzak (Prunus spinosa).

Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaion taldeari, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileak informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen. Ibaiertzeko landarediak ibaiertzak babesten ditu lur-jauziak galaraziz, ibaira doazen lur-emariak atxikitzen ditu, ur-goraldiak kontrolatu eta uraren tenperatura egokia mantentzen du. Faunarentzako elikagaia eta babeslekua ere eskaintzen du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo