Berriak | 2015-04-15

Ugao-Miraballesen izan da Eskolako Agenda 21aren urteko foroa

Ugao-Miraballesen izan da Eskolako Agenda 21aren urteko foroa

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi du Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21aren foroa egin dela apirilaren 15an, asteazkena, Udaletxeko bilera-aretoan, “murriztu , berrerabili eta birziklatu” gaia jorratuz.

Foroan Ugao-Miraballesko Alkatea Ekaitz Mentxakak, 12 ikasleko talde batek Ugaoko HLHIko Eskolako Agenda 21 ekimenaren koordinatzailearekin eta zuzendariarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari batek hartu dute parte.

Ikasleen ordezkariek ikasturtean Eskolako Agenda 21en esparruan egin dituzten ekimen batzuk azaldu dituzte: kafeak egiteko makinan edalontzi birziklatuak jarri plastikozkoen ordez; ibilbideak, konpostatze eta materialak berrerabiltzeko tailerrak eta bestelako eskulanak; Aktibatu + programan parte hartu; patruia-berdea astelehenero patio orduan.

Zentruak zenbait konpromiso ere hartu du: hondakinen sorkuntzan murriztu; materialak berrerabiltzen saiatu; hobeto eta gehiago birziklatu; orain arte landutakoarekin jarraitu; elikadura, papera, ura eta argiaren erabilera.

Udalari eskertu diote pasa den urteko foroan eskatutako ogitartekoetarako berriro erabiltzeko zorroak, ikasturte hasieran jaso zituztenak. Egunero erabili eta hondakin gutxiago sortzen dituztela adierazi dute.

Azalpenaren ostean, ikasleek aprobetxatu dute Alkateari eskaera bat egiteko birziklapenaren inguruan: eskolako gela eta jantokiko guneez gain, birziklatzeko aukera izateko, birziklatzeko edukiontziak patioan ipintzea.

Alkateak, Ekaitz Mentxakak, eskaera  jaso eta eskerrak eman dizkie aurkezpenagatik eta ikasturtean egindako lan guztiagatik.

Ekitaldia ixteko, Alkateak sagar eta zuku bana eman die bertaratutakoei.

Aurkezpen osoa

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo