Berriak | 2015-04-17

Eskolako Agenda 21aren Foroa bildu da Arrigorriagan

Eskolako Agenda 21aren Foroa bildu da Arrigorriagan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Arrigorriagako Eskolako Agenda 21aren Foroa burutu dela gaur Udaletxeko bilera-aretoan. Ekitaldi honek amaiera eman dio 2014-2015 ikasturteko egitarauari, “murriztu, berrerabili eta birziklatu” gaia ardatz hartuta gauzatu dena.

Foroan Arrigorriagako Alkatea den Asier Albizuak, 10 ikasleko talde batek Arrigorriaga BHIko Eskolako Agenda 21 ekimenaren koordinatzailearekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari batek hartu dute parte.

Ikasleek ikasturte honetan Eskolako Agenda 21aren esparruan gauzatutako jarduerak aurkeztu dituzte. Horien artean, hurrengoak dira aipatzekoak: eskolako ortuan egindako lanak, hondakin organikoaren konpostatzea, web orria eta bloga mantentzea, zuhaitzen landaketak, Aktibatu + eta Ibaialde programetan parte hartzea eta herri ibilbideetan inkestak egin hondakinen birziklapenaren inguruko diagnostiko bat. Diagnostiko honen emaitzak aurkeztu dituzte irudidun-bideo batez osaturik.

Datorren ikasturterako hartutako konpromisoak zeintzuk diren azaldu dute ere: “Murriztu, berrerabili, birziklatu” lema martxan jartzea hondakinen kudeaketa egokia bultzatuz, etxeetan bosgarren edukiontzi zerbitzuan parte hartu eta beste ikaskideei hondakinak ondo bereizten lagundu.

Bukatzeko, ikasleek eskaera batzuk zuzendu dizkiote Udalari: hondakinen birziklapenaren sentsibilizazio kanpainak egin, leku konkretuetan arropa, olioa eta pilak birziklatzeko edukiontzi gehiago kokatzea, herrian txakurren gorozkiak biltzeko edukiontziak ezartzea eta bigarren eskuko azoka bat antolatzea.

Alkateak, Asier Albizuak, eskakizunak jaso eta eskerrak eman dizkie parte hartzeagatik eta ikasturtean egindako lan guztiagatik eta berdin jarraitzeko animatu ditu, bai eskola barruan eta baita kanpoan ere.

Ekitaldia ixteko, Alkateak opari bana eman die bertaratutakoei eta hamaiketako batez hornitu du agurra.

Urteroko foro honen helburua honakoa da: tokiko garapen jasangarriari dagokionez hezkuntza-komunitatearen partaidetza eta lankidetza indartzea.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo