Berriak | 2015-04-29

Urduñako Eskolako Agenda 21en Foroak urteko saioa egin du

Urduako Eskolako Agenda 21en Foroak urteko saioa egin du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du gaur apirilaren 29an, Eskolako Agenda 21en Foroa egin dela Urduñako Udaletxeko bilera-aretoan. Ekitaldiak amaiera eman dio 2014-2015 ikasturteko egitarauari “Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu” gaiari buruz jardun duena. Ekitaldian, Alkatea den Carlos Arranzek eta Urduña HLHIko zazpi ikaslek, Eskola Agenda 21eko arduradunak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari batek hartu dute parte.

Ikasleek aurten gauzatutako jarduerak aurkeztu dituzte. Horien artean, hurrengoak dira aipatzekoak: negutegian egindako lana, hondakinen azterketa eta konposta egiten ikasteko tailerra, Sukarrietako ingurumen eskolan parte hartzea, herritik ibilbidea hondakinen inguruko diagnostikoa egiteko.

Jarraian, ikastetxeak hartutako konpromisoak zehaztu dituzte eskolako ordezkariek. Hauexek dira: era egokian birziklatzea eta materialak edukiontzi egokietan botatzea, Urduñako biztanleriari zelan birziklatu behar den erakutsi eta jarduera egokien zabaltzea, kalitatezko konposta egiten ikastea eskolako negutegian erabiltzeko eta ura, berogailua eta argia aurreztu.

Era berean, honako eskariak helarazi dizkiote Udalari: zaborrarako edukiontzi gehiago jarri herrian eta kokapena aztertu, birziklatzea sustatzeko sentsibilizazio kanpaina bat, eskolako patioan iturri bat birziklatzeko paperontziak.

Alkateak eskakizun guztiei eman die erantzuna, batzuk betetzeko bidean daudelarik.

Amaitzeko, Udalak ziurtagiri bat oparitu die bertaratutakoei egindako lana eskertzeko, eta taldeak argazkia egin du.

  Aurkezpena

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo