Berriak | 2015-04-30

2014-2015 ikasturteko Eskolako Agenda 21en Foroaren batzarra Etxebarrin

2014-2015 ikasturteko Eskolako Agenda 21en Foroaren batzarra Etxebarrin

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Etxebarriko Eskolako Agenda 21aren Foroa ospatu dela gaur apirilaren 30, Udaletxeko bilera-aretoan. Saio horrekin, amaiera eman zaio 2014-2015 ikasturteko Eskolako Agenda 21en programari, “Murruztu, Berrerabili eta Birziklatu” gai nagusia izan duena.

Foroan Etxebarriko Alkateak, Loren Oliva eta Alkateordeak, Miguel Ángel Herrero, hartu dute parte, Etxebarri BHIko irakasle eta ikasleez osatutako 11 pertsonako ordezkaritza, irakasle arduraduna eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkariarekin batera.

Saioaren lehen zatian, ikastetxeak 2014-2015 ikasturtean “Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu” gaiaren inguruan egindako lana azaldu dute, besteak beste; berrerabiltze tailerra kafe kapsulekin eta CDekin, konposta tailerra klasean eta xaboi tailerra olio birziklatuarekin.

Ondoren, ikasleen taldeko ordezkariek adostutako eskariak helarazi dizkio udalari, bai eta ikastetxeak hartu dituen konpromisoak ere.

Eskariak honakoak dira: eskolako eremuan iturri bat ezartzea, patioan birziklatzeko paperontzi bereziak ipintzea edo “Birziklatzeko eguna” sortzea, gaiarekin erlazioa duten jarduerak antolatuz.

Konpromisoei dagokionez, hurrengoak dira aipagarrienak: paperaren erabilpena murriztea, 5. edukiontziaren erabilpena bermatzea konposta sortzeko eta energi kontsumoaren murriztea ekintza errazak eginez, hala nola, ordenagailuak eta argiak momentu aproposetan itzaliz.

Alkateak eskariak jaso ditu eta eskerrak eman dizkio Etxebarri BHIko 2014-2015 ikasturtean Eskolako Agenda 21en barruan egindako lan guztiagatik. Saioa ixteko diploma batzuk banatu ditu proiektuan parte hartzea eskertzeko asmoz.

Urteroko topaketa honen helburua da hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta lankidetza indartzea tokiko garapen iraunkorrean udalerri mailan.

Aurkezpena.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo