Berriak | 2015-05-27

Galdakaoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren urteko Foroa egin da

Galdakaoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren urteko Foroa egin da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Galdakaoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin dela jakinarazten du. Ekitaldia maiatzaren 27an (asteazkena) egin da Udaletxeko batzar aretoan, eta bertan aritu dira: Galdakaoko Udaleko Alkatea Ibon Uribe, Alkateorde eta Hirigintza, Etxebizitza, Lan eta Zerbitzu, eta Ingurumeneko Zinegotzia Amaia Betolaza, Ingurumeneko udal teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari bat eta Eskolako Agenda 21en proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako (Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Eguzkibegi Ikastetxea HLBHIP, Elexalde BHI eta Galdakao GHHI) koordinatzaileak eta 38 ikasleez osatutako ordezkaritza bat.

Ekitaldia bi atalek osatu dute: lehenengoa, eskola arteko Foroa, zeinean ikastetxe ezberdinetako ikasleek edukia prestatu eta geroago Galdakaoko Udalera helaraziko zioten proposamenak adostu duten; eta bigarrena, Eskolako Agenda 21eko Foroa, non udal ordezkariek parte hartu duten.

Bigarren zati horretan, ikasle taldeak ondorengo eskaerak egin dizkio Udalari: hondakinak era egokian kudatzeko sentsibilizazio eta informazio kanpainak egitea, edukiontzien kokapen eta neurri batzuk aldatzea eta edukiontzi bakoitzean zer bota daitekeen jakiteko irudi edo marrazkiak jartzea.

Udal ordezkariak, eskaera berrien hausnarketa egiteaz gain, aurreko ikasturteko proposamenen garapen maila zein den azaldu diete ikasleei.

Ondoren, ikasleek jakinarazi dute zeintzuk izan diren, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, ikasturte honetan egin dituzten jarduerak. Aurkezpenak erantsitako dokumentuetan ikus daitezke.

Foroa amaitzeko, Ibon Uribek eskerrak eman ditu eta agiribana eman dio ikasle bakoitzari, 2014-2015 ikasturtean Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan egindako lanagatik.

Eskolako Agenda 21aren Foro honek amaiera eman dio ikasturte honetako programari, bederatzigarren edizioa jarraian Nerbioi-Ibaizabal eskualdean. 

Andra Mari BHI

Bengoetxe BHI

Eguzkibegi Ikastetxea HLBHIP

Elexalde BHI

Galdakao GHHI

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo