Berriak | 2015-07-13

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gogorarazten du bosgarren edukiontziak poltsa konpostagarriak baino ez dituela onartzen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gogorarazten du bosgarren edukiontziak poltsa konpostagarriak baino ez dituela onartzen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek etxeko hondakinen zati organikoaren bilketari buruzko informazioa eman nahi du.

Lehenengo eta behin, dagoeneko 120.000 kilo bio-hondakin jaso dira, 2014ko azaroaren 1ean martxan jarri zenetik, hau da, azken zazpi hilabeteotan. Hori da bosgarren edukiontziaren bidezko gaikako bilketan izena eman duten 1.439 familien konpromisoa. Gainera, beste 456 familiak etxean euren konpostaje propioa egitera apuntatu dira, hondakin organikoekin.

Bigarrenik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek bosgarren edukiontzian parte hartzen duten familia guztiei gogorarazi nahi die hondakin organikoak poltsa konpostagarrietan sartuta baino ezin direla bota. Gogorarazpen gisa, binilozko itsasgarri bana jarri da eskuragarri dauden 83 edukiontzietan. Onartu beharra dago gehien gehienek oso erantzun ona ematen ari direla, baina kontuan hartu behar da plastikozko poltsak ez direla onartzen.

Poltsa konpostagarri horiek dohainik ematen zaizkie parte-hartzaileei, ekimen honen barruan dauden zazpi udalerrietako (Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamo) informazio-gune iraunkorretan.

Poltsa konpostagarri gehiago lortzeko informazio-gune iraunkorrak toki hauetan daude: udaletxeetan, Arrigorriagako Abusu Zentro Soziokulturalean, eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen bulegoan (Arrankudiaga-Zollo).

Hirugarrenez, edukiontzi marroi bakoitzeko azalpen-biniloak berritu dira, aldi berean, bertara zer bota daitekeen eta zer ez jakin ahal izateko. Modu horretan, araudi berrira egokituko dira; izan ere, orain, sukaldean prestatutako landare-hondakin organikoak ere onartzen ditu.

Azkenik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, urrian, herritarrei informazioa emateko beste kanpaina bat egingo dela, bosgarren edukiontziaren edo etxeko konpostajearen bitartez hondakin organikoen gaikako bilketan parte hartzen duten familien kopurua nabarmen handitzeko.

Azpimarratzekoa da datu bat, maiz iritzi publikoak ez dakiena. Hondakin frakzio honen tratamenduak aurrezpen ekonomikoa dakar, ere. 5garren edukiontziaren tratamendua tonako Bizkaiko Konpostegian 50,96koa da eta gainerako frakzioarena 88,81 €/t. Beraz 37,85 euroko aurrezpena lortzen da tonako edukiontzi marroian. Azken zazpi hilabeteetan, 5gn edukiontziaren bilketa selektibo honek 4.542 euroko aurrezpena ekarri du parte hartzen duten zazpi udalerritan. Honi gehitu behar zaio konpostajeagatik lortzen den aurrezpena: 3.070 eurotan balioetsia. Datu honi honela irixten da: ustez konpostatu diren 34,57 tona hondakin izena eman duten 456 etxeetan bider 88,81 tonako, azken batean hondakin guzti guztia ez delako ez botatzen ez eta tratatzen. Guztira, 7.612 euro aurreztu dira bosgarren edukiontzia eta etxeko konpostajea batuz.

Argibideak eta izen-ematea: www.ut21.org, konposta@ut21.org eta 94 671 26 99 telefonoan.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo