Berriak | 2015-09-28

Eskola Agenda 21 programaren ikasturte berria, Biodibertsitatearen gaiari buruz

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek janikarazi nahi du Eskolako Agenda 21 programaren edizio berria hasi dela eskualdean, 2015-2016 ikasturterako. Programak hamargarren edizioa beteko du, eta, oraingoan, Biodibertsitatearen gaia jorratuko du. Ikasleekin prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egingo dira, tokiko biodibertsitatea zaintzeak eta herri eta hirietan gune berdeak mantentzeak duten garrantziari buruz ohartarazteko.

2015-2016 ikasturtean, eskualdeko bost udalerritako (Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña) hamar hezkuntza-zentrok hartuko dute parte.

Hona hemen hamar zentroak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritzako Goi Mailako Eskola (ikasturte honetan gehitu da), Urduña HLHI eta Ugao HLHIn.

Nabarmentzekoak dira egingo dituzten hainbat jarduera: Biodibertsitateari buruzko udal diagnostikoa, ingurumen baliabideen gidaliburu bat, ibilbideak, argazki-dosier bat, praktika onen kode bat, zentroaren konpromisoak eta proposamenak Udalari aurkezteko udal foroa, programan gauzatutako ekintzen berri emateko Eskolako Agenda 21en bloga (www.ut21.org/blog) eta buletin digitala.

2014-2015eko ikasturteko lanari jarraitutasuna emateko, ikastetxeetako hondakin organikoekin sortutako konposta erabiliko da programa honetako landatze-jardueretarako.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S. Coop. enpresaren laguntza teknikoa kontratatu du, ikastetxeetan proiektua eta bertako jarduerak dinamizatzeko eta Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 ekimenen arteko koordinazioa bultzatzeko. Zenbatekoa 21.538 eurokoa da.

Didaktikaren eta Ingurumenaren Hezkuntza eta Ikerketa zentroen Euskal Autonomia Erkidegoko sareak, Ingurugelak, ezartzen eta zuzentzen du lan-plana.

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen eta ingurunearen ingumen eta gizarte hobekuntzarako programa da. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da, eta, udalekin batera lan eginez, ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitatea eta iraunkortasuna hobetu nahi dira. Oinarrizko hiru osagai ditu: hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen iraunkortasuna, curriculumaren arloko berrikuntza eta komunitatearen partaidetza.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du programa honek.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo