Berriak | 2015-10-23

Hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketan izena emateko kanpaina berriak parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea bilatzen du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketa hedatzeko prestatu duen informazio kanpaina herritarraren berria abiatu du. Bigarren kanpaina honek parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea bilatzen du eta bost hilabetean zehar garatuko da Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan, azken hau azaroan gehitua zerbitzura.

Udal arduradunak herritarrentzako informazio bigarren kanpainaren hasieran

2014ko urriko lehenengo informazio kanpainatik gaur arte 1.695 etxek eman dute izena borondatezko gaikako bilketa honetan. Zazpi udalerrietako etxebizitzen %15,4-a suposatzen dute. Hauetatik, %85,85-ak bosgarren edukiontzia aukeratu du eta %14,15-ak autokonpostatzea.

Eskualdeko hondakinen gaikako bilketan herritarren parte-hartzean bultzada berri hau bat dator 2020 EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana eta Hondakinen Esparru Zuzentarauarekin, biak ala bik anbizio handiko helburuak proposatzen dituztenak 2020rako, hondakinen gaikako bilketa dela.

Hauek dira izena emateko bideak: 1) Atarian jarriko den kartela; 2) Webgunea: www.ut21.org; 3) E-maila: konposta@ut21.org; 4) Telefonoa 94 621 54 72; 5) Banaketa puntu finkoak: Udaletxeak, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa Arrankudiagan eta Abusu Zentru Sozio-kulturala Arrigorriagan.

Bigarren kanpaina honek izango du berritasun bat: bosgarren edukiontziaren bitartez parte-hartzeko interesa daukaten etxeetara birziklapen kita zuzenean eramango dira teknikari adituen eskutik, kontsultak argitu ahal izango dutelarik.

Materiala etxeetara banatzeaz gain, kanpainak hainbat ekintza informatibo izango ditu: 1) Udal bandoa; 2) Marketing zuzena: liburuxka informatiboa etxe guztietara buzoneatzea; 3) Kartelak atarietan; 4) Informazio puntu finkoa edo totema udalerri bakoitzean; 5) Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen webgunea www.ut21.org, udal webguneak eta Facebook; 6) Prentsa oharrak eta newsletterrak; 7) Inskribatutako pertsonekin e-mail eta telefono bidezko kontaktuak materiala emateko hitzorduak adosteko; 8) Kontsuten argitzea, laguntza-teknikorako zebitzua; 9) Autokonpostatzeko tailerrak.

Bosgarren edukiontzian inskribatutako etxe bakoitzak, doan jasoko du birziklapen kita: 10 litroko edukiera daukan ontzi bat, 100 poltsa konpostagarri, edukiontzia zabaltzen duen giltza eta argibide itsasgarria.

Ortua edo lorategia daukaten etxebizitzei autokonpostatzea eskaintzen zaie, modu honetan, beraien hondakin organikoekin erabilgarria izango zaien ongarria edo konposta sortu ahal izango dutelarik. Inskribatutako etxe hauek ere doan jasoko dute autokonpostatzeko kita: konpost-ontzia, aireztagailua eta autokonpostatzeko gida. Inskribatutako pertsonei informatuko zaien formakuntza tailerretan banatuko da material hau.

Bosgarren edukiontzian landare jatorria daukaten hondakinak sartu daitezke, freskoak naiz kozinatuak: frutak, barazkiak, lekak, ortuariak, ogia eta opilak, paperezko ahozapiak, kantitate txikietan lorategiko hondarrak, fruitu lehorrak eta abar. Hondakin hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren Konpostegira eramaten dira, non nekazaritzarako eta lorezaintzarako ongarri edo konpost bilakatzen diren. 2014ko azaroan zerbitzu berri hau martxan jarri zenetik igaro diren hamaika hilabeteetan, biohondakin hauen 153.301 kilo bildu dira eskualdean. Gainera, inskribatutako 240 etxeetan 31.200 kilo konpostatu dira zuzenean.

Herritarren ahalegin hau bermatzen duten arrazoi tinkoen artean, lehendabizikoa, sortutako hondakin kopurua modu esanguratsuan murrizteko beharra da, gizakiaren jardueraren ondorio honen kudeaketa arduratsuan erabateko lehentasuna daukana. Bigarrena, ortu, lorategi eta basoetako lurrak hobetzeko ongarria sortzea da. Hirugarrena, hondakinen tratamenduaren kostu ekonomikoan aurreztea. Laugarrena, ekonomia zirkularra indartzea da: hondakina baliabide bilakatzea eta materiaren zikloa ixtea.

Herritarren informazio kanpaina honekin batera, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gehigarriak diren lan esparru birekin jarraitzen du. Lehendabizikoa sortzaile handien berariazko jarraipena da (supermerkatuak, fruta-dendak, lora-dendak, jantokiak) telefono kontaktu bidez, bisitekin eta beharrezko duten materiala banatzen eta funtzionamendua azaltzen. Bigarren lan esparrua, ikastetxeetara zuzendutako formakuntza eta sentsibilizazio plan bat da, gaikako bilketa honetan hezkuntza komunitatearen parte hartzea indartzeko.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketaren ezarpenerako bigarren informazio kanpaina herritar hau IK4-Azterlani kontratau zaio, bost eskaintza aurkeztu ziren prozedura irekiko lehiaketaren irabazlea. Zenbatekoa 31.823 eurokoa da.

Informazio kanpaina herritar honek eta baita bilketarako beharrezkoak diren hornigaien lorpenak ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso du.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta eskualdeko Udalek gonbidapena luzatzen diete eskualdeko etxebizitza guztiei hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketan parte hartzeko eta kolaboratzeko, bosgarren edukiontzi edo autokonpostatze bidez. Honela birziklapen eta ingurumen konpromiso arloetan hoberenen artean kokatu ahal izateko. Orain ekimen honen arrakasta zaborra modu egokian banatzeko konpromisoaren eta eguneroko ahaleginaren menpe dago.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo