Berriak | 2016-01-11

Lankidetza-hitzarmena Ugao-Miraballesko Udala eta EEE artean

Ugao-Miraballesko Udalak, joan den abenduaren 30ean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) "Alkateen itunerantz zuzenduz" ekimenean parte hartzeko.

"Alkateen itunerantz zuzenduz" EEEk (Energiaren Euskal Erakundeak) diseinatutako ekimen bat da. Honen helburua 2020ari begira udalerrietan energia plangintza alorka garatzea da, hau da, udalerrian energia kontsumitzen duen alor bakoitzerako plangintza espezifikoa egitea 2020. urteari begira.

Energia plangintzak aldez aurretik EEEren eta Ugao-Miraballesko Udalaren artean adostutako ekintzak zehatzak finkatuko ditu energia kontsumitzen duten arlo guztietan, industrian izan ezik. Honako arlo edo sektore hauetan, hain zuzen ere: argiteria publikoa eta udal eraikinak, garraioak, zerbitzuak, bizitegi-arloa eta lehenengo sektorea.

Aipatutako lanen ardatza adierazitako arlo edo sektore guztietan eraginkortasun energetikoa, mugikortasuna eta energia berriztagarriak inplementatzea izango da. Beraz, ez da udal plangintza orokorra -Alkateen itunean bezala-, kontsumitzen duten alor edo sektoreetan egiten den plangintza bat baizik.

Udalak urtero EEErekin adostutako ekintzetako bat inplementatu beharko du gutxienez.

EEEk, bestalde, aldeen artean zehaztutako helburuak lortzea errazteari begira jarduteko konpromisoa hartuko du. Honetarako, Itunerantz zuzenduz sinatu duten udalerriei dagokien laguntza teknikoa emango die.

Era berean, EEEk, adostutako ekintzak zein egitasmoak finantzatzeko balizko bideak bilatzea eta identifikatzea errazteari begira jarduteko konpromisoa ere hartuko du.

Hitzarmenak 2 urteko iraunaldia izango du, sinatzen denetik zenbatzen hasita. Aipatutako epea igaro ostean hitzarmena automatikoki luzatutzat joko da, epe berdinerako, betiere aldeetako batek berariaz uko egiten ez baldin badio. 

Informazio-iturria: EEE

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo