Berriak | 2016-02-17

Bi ingurumen-agenteren kontratazioak Eskualdeko Enplegu Planari amaiera eman dio

Guztira, 25 kontratu egin dira, horietatik hamahiru Arrigorriagan, eta, gainera, gizarteratzeko zailtasun gehien dituzten taldeak mesedetzeko ahalegina egin da

Otsailaren 15etik maiatzaren 15era egindako bi ingurumen-agenteren kontratazioarekin amaitutzat jo da 2015-2016 aldiko eskualdeko enplegu planari. Aipatutako plana Arrigorriagako Udaleko Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako Sailak koordinatu eta kudeatu du, Lanbidek diruz lagundu du eta parte-hartzaileak Arrankudiaga, Ugao-Miraballes, Orozko, Zaratamo eta Zeberio udalerriak izan dira.

Maiatzetik maiatzera 25 kontratazio egin dira, eta horietatik hamahiru  Arrigorriagan egin dira. Kontratu guztiak kontuan hartuta, hamar emakume , 55 urtetik gorako bost pertsona eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten zortzi pertsona kontratatu dira. Horrenbestez, Lanbidek talde horiek gizarteratzeko eskatzen dituen gutxieneko ehunekoak gainditu dira (hau da, % 40 emakumeak, % 30 Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen dutenak eta % 15 55 urtetik gorakoak izatea).

Arrigorriagan egindako hamahiru kontratazioen artean, lau pertsonako bi talde hiri-altzarien mantentze- eta birgaitze-lanez arduratu dira, bi pertsonek adineko pertsonak laguntzen lan egin dute, beste bat udalerriko enpresa-sarearen datu-basearen sorkuntzaz eta digitalizazioaz arduratu da eta, azkenik, beste bi ingurumen-agente gisa arituko dira animaliekin bizikidetzan nahiz hondakinen kudeaketan herritarrak sentsibilizatzeko eta informatzeko proiektuan (bosgarren edukiontzia ezartzea).Bi ingurumen-agente horiek, hain zuzen ere, maiatzera arte egingo dute lan, 08:00etatik 11:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, udaleko jertsea jantziko dute eta egiaztatzeko txartela eramango dute.

Eginbeharretako batzuk honako hauek izango dira: txakurrekin paseatzeko gaitutako guneei buruzko informazioa ematea, gune horietan uhal batez loturik joan behar diren ala ez zehaztea, ordutegiei buruzko informazio ematea, etab. Halaber, udalerriko herritarrek planteatutako zalantzak argituko dituzte. Era berean, aholkua emango dute bosgarren edukiontziari buruz nahiz konposta egiteko prozesuari buruz, eta sor litezkeen zalantzak argituko dituzte.

Horretarako, aurretiko prozesu batean, bi pertsona horiek berariazko prestakuntza jasoko dute, bai kanpainari dagokionez, animaliekin batera bizitzeari buruzko eta oinezkoentzako zehaztutako une berriei buruzko prestakuntza, bai Udaltalderen aldetik bosgarren edukiontzia ezartzeari buruz.

Iturria: Arrigorriagako Udala

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo