Berriak | 2016-05-06

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa kudeatzen duen Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. sozietate publikoak urteroko Batzar Nagusia egin duela atzo, maiatzak 5an.

Sozietateko bazkideak diren Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko Udaletako ordezkariek 2015 urteari dagozkion balantzea, memoria, galdu-irabazien kontua eta ondare aldaketen egoera aho-batez onartu zituzten, egin beharreko azterketaren ondoren.

Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, laburbilduz, ondasun eta eskubideen balantzean ez dago finantza-entitate edo eta bestelakoekiko zorrik. Emaitzen kontuan, zerbitzu guztiak gauzatu dira defizitik gabe. Aldiz, 23.579,09 eurotako irabazia egon da. Emaitzen aplikazioa borondatezko erreserbei zuzendu da, 2011 urtea geroztik legezko erreserba guztiz osatua izan ondoren. Halaber, sozietateko administrazio-organoaren kudeaketa onartu zen. Ondare egoerari dagokionez, ez da aldaketarik izan, ez kapitalaren handiagotze ezta murrizketarik ere ez. Betiko bederatzi bazkideek jarraitzen dute, akzio berdinekin.

Kontabilitate publikoko terminoetan, behin betiko balantzearen arabera, 2015an, diru-sarrerak 485.780,01eurokoak izan ziren (aurreikusi baino 2.470,61 gutxiago)  eta gastuak, berriz, 477.281,84 eurokoak (10.968,78 gutxiago). Beraz, 8.498,17 euroko superabita egon da.

Diru-sarrerei dagokienez, jatorriz eta dimentsioz, Udalek eman dute guztirakoaren %67,71 (S.L.ko bederatzi bazkideek %50,00; Galdakaok %15,44; eta Basaurik %2,26).

Diru-laguntzak, %24,07 izan dira. Beste diru-sarrera batzuk, %8,23.

Jasotako diru-laguntzek 116.911,92 euro osatzen dute eta hiru zerbitzu hauei dagozkie: 1) Organikoaren bilketaren ezarpena: Ingurumen Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, %100, BEZ barne, 95.177,59 euro; 2) Ibaietako ekosistemen fauna eta landareriaren hobekuntza: Eusko Jaurlaritza, IeLPS, Garapen jassangarri sustatzen duten ekintzak, %70% BEZ kanpo, 16.497,85  euro; 3) Eskolako Agenda 21: Eusko Jaurlaritza, IeLPS, Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak, 5.236,48 euro.

Gastua ondorengo atalen artean banatu da, beheranzko hurrenkeran ordenatuta:

1) Hondakinen bilketa, %44,23: Erabilitako etxeko landare-olioa, Etxeko hondakin txikia (Oihalak eta beste tresnak), Organikoa: bilketa, tratamendua, hornidurak eta informazio bigarren plana; 2) Eskualdeko Bulegoaren funtzionamendua, %36,42: langileak, zerbitzuak eta hornidurak, eta beste zenbait gastu; 3) Beste proiektuak eta aurreikusi gabeko gastuak, %4,73: 2014ko defizita; 4) Eskolako Agenda 21, %4,11, laguntza teknikoa; 5) Biodibertsitatea, %4,10: bi proiektu, Ibaietako ekosistemen fauna eta landareriaren hobekuntza eta Hondakinen garbiketa; 6) Eskualdeko erosketa eta kontratazio publiko berdea, %3,71: hondakinen bilketa zerbitzuen bateratzearen bideragarritasun azterketa; 7) Energía, %1,37: Faktura elektrikoaren optimizaziorako proiektua; 8) Komunikazioa-partaidetza, %1,34: Webgunea, mantenimendua eta atal berriak; Itzulpenak; Edukiontzi bakoitzean zer utzi kanpaina. Gainera, zero kostu zuzeneko bi sail daude: Tokiko Agenda 21 eta Mugikortasuna.

Honez gain, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ren urteko Batzar Nagusiak beste gai batzuetaz ari da. 2015eko jarduera memoriari buruzko txosten teknikoa jaso du, eta oniritzia eman dio, baita 2016rako proiektu eta lehentasun nagusien egoerari ere:hondakinak jasotzeko zerbitzuak eskualde mailan kontratatzea eta kudeaketa energetikoa. Era berean, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen eta Udalen arteko lankidetza hitzarmenen jarraipenari dagokionez, horien funtzionamendua eta aldeek betetako konpromisoak egokiak direla iritzi dio.

Gainera, hainbat ebazpen onartu ditu. Lehenik eta behin, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L. “Esparru-Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ecoembalajes España, S.A. Enpresak sustatutako Kudeaketa-Sistema Integratuaren artekoa” delakoari atxikitzea.

Bigarrenik, etxeko hondakinak biltzeko asmoz Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskuratutako edukiontzi guztiak dagozkien udalei lagatzea: bai gaur egun instalatuta dauden materia organikoko 97 edukiontziak, bai frakzioetarako (organikoa, gainerakoa eta papera-kartoia) etorkizunean eskuratuko direnak eta Minipuntu finko garbiak ere.

Hirugarrenik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ren esleipen-prozeduretan parte hartzeko eskubidearen gutxieneko erreserba-ehunekoa kontratazioaren zenbatekoaren %5ekoa izango dela ezartzea. Eskakizunak betetzen direla bermatzeko gutxieneko baldintza “Enplegurako Zentro Berezia edo Laneratzeko Enpresa” izaera egiaztatzea izango da.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo