Berriak | 2016-05-25

Etxebarri BHIko 35 ikaslek hartu dute parte Nerbioi ibaiaren ertzetako hondakinak garbitzeko jardunaldian

Etxebarri BHIko 35 ikaslek hartu dute parte Nerbioi ibaiaren ertzetako hondakinak garbitzeko jardunaldian

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, gaur, hondakinak garbitzeko jardunaldia egin dela Etxebarrin, Nerbioi ibaiaren ertzean, Amezola parkearen alboan. Ordu eta erdiz, Etxebarri BHIko 35 ikasleko talde batek ibaiertzeko 500 metroan egin du lan, era guztietako hondakinak jasoz: plastikoak, latak, ontziak, beirazko botilak, sokak, gurpilak, etab. Gutxi gorabehera 250 kilo bildu dira.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibaiertz eta ubideetan hondakinak garbitzeko ekintzak” izeneko proiektuaren baitan kokatzen da, eskualdeko hamaika udalerrietan Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal gauzatzen ari dena.

Bere asmoa da bertako fauna eta flora espezieen baldintza ekologikoak eta habitatak hobetzea eskualdeko udalerrietako hamaika ibai-ingurunetan, espazio naturaletan legez kontra utzitako zaborra edota hondakinak bilduz, ingurumen arloko boluntarioen eta profesionalen laguntzarekin egingo diren ekintzen bitartez.

Kasuen arabera, gainera, ingurumena leheneratzeko lan txikiak egingo dira; izan ere, dauden landare exotikoak erauziko dira eta horien ordez urbazterreko bertoko espezieak landatuko dira. Erauzketa eta landaketa horien xedea da ekintzak jasoko dituzten eremuetan hondakinak berriro agertzea zailago egitea, eta, ondorioz, ingurunea leheneratu dadila ahalbidetzea.

Etxebarrin egindako ekintza honen hasieran, ikasle taldeak eremuaren balioei, inguruan mehatxupean bizi diren espezieei eta ibaiertzen leheneratze ekologikoko eta bertoko fauna eta flora hobetzeko eremu honetan aurretiaz egindako ekintzen ondorioz hobera egiten duten espezieei buruzko azalpenak jaso ditu. Espezie exotiko inbaditzaileei erauzketari eta, ondoren, bertoko zuhaitz eta zuhaixka espezieen landaketari esker, ibaiertza nabarmen naturalizatu dela egiaztatu ahal izan da. Azalpenetan, erriberako landaretzak daukan garrantziaren berri eman zaie: ibaiertzak babesten ditu, luiziak eragozten dituelako; ibaira eror litekeen lurrari eusten dio; uholdeak kontrolatzen ditu; uraren tenperatura egokia erregulatzen du; eta, azkenik, elikadura eta babeslekuak eskaintzen dizkio faunari.

Hain zuzen ere, ibaiertzak eta hezeguneak ingurumen aldetik leheneratzeko aurretiaz egindako bi proiektuetan, inguruko zenbait gune beltzek jasaten duten hondakinen zama eta horrek ingurunean daukan eragin negatiboa egiaztatu da.

Proiektu berri honen lehenengo ekintza hau Garapen Iraunkorraren Aste Europar  egun batzu lehenago kokatu da nahita, alegia, garapen iraunkorra sustatzeko jarduera, proiektu eta ekitaldiak bultzatzeko eta erakusteko ekimen europarra.

Amaieran, partaide bakoitzari hamaiketako moduan fruta eta zukua eman zaie eta berrerabil katilu bat baita ere egindako lana eskertzeko.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibaiertz eta ubideetan hondakinak garbitzeko ekintzak” proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo