Berriak | 2016-06-01

Tamaina handiko etxeko hondakinak biltzeko zerbitzu berria sei udalerritan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek zerbitzu berria abiarazi dela eman nahi du jakitera, hau da, tamaina handiko etxeko tresnak bildu eta dagokion tratamendu-instalaziora eramateko zerbitzua. Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko sei udalerritan egingo da bilketa: Arrankudiagan, Etxebarrin, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion, ekainaren 1etik aurrera. Zerbitzua Koopera Servicios Ambientales, S. Coop. enpresak emango du, bera izan baita oraintsu egin den lehiaketaren esleipenduna.

Gaikako bilketa honek barne hartzen dituen hondakin, tresna eta objektuak honakoak dira:

Hauek dira bilketa-egunak: Arrankudiagan, hileko laugarren osteguna; Etxebarrin, asteazkenero; Urduñan, ostiralero; Ugao-Miraballesen, asteazkenero; Zaratamon, hileko bigarren eta laugarren ostegunetan; eta Zeberion, hileko bigarren osteguna.

Ortuellako Berziklatu tamaina handiko hondakinen Tratamendu Zentroa da material guzti honen helmuga.

Zerbitzuak 900 840 230 doako telefono-zerbitzua ere eskaintzen du herritarrek egindako bilketa-eskariei erantzuteko.

Kontratu honen prezioa 47.795,96 eurokoa da urtean, BEZ barne, eta bilketa-zerbitzuaz gain (44.680,22 euro, %10eko BEZ barne), komunikazio-plana ere barne hartzen du (3.115,75 euro, %21eko BEZ barne).

Zerbitzua bi urtez emango da, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko Bosgarren Xedapen Gehigarriak (Erreserbatutako kontratuak) jasotakoa aplikatuz, esleipen-prozedura honetan parte hartzeko eskubidea erreserbatu zen Laneratze-enpresen erregimena arautzen duen abenduaren 13ko 44/2007 Legean ezarritako baldintzak betetzen dituzten Enplegurako Zentro Bereziek eta Laneratze Enpresentzat.

Bizkaiko Hiri Hondakinen Behatoki Iraunkorraren esanetan, sei udalerri horietan 203.290 kilo tamaina handiko hondakin bildu  ziren 2015ean. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo