Berriak | 2016-06-02

Galdakaoko Eskolako Agenda 21eko Foroak urteko saioa egin du

Galdakaoko Eskolako Agenda 21eko Foroak urteko saioa egin du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Galdakaoko Eskolako Agenda 21aren 2015-2016 ikasturteko Foroa egin dela jakinarazten du. Ekitaldian, ekainaren 1an burutua, Jasangarritasun eta Partaidetza Zinegotzia den Ruben Seoane, Ingurumeneko udal teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari bat eta Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako koordinatzaileak eta 38 ikasleez osatutako ordezkaritza batek parte hartu dute.

Eskola arteko Foroa ospatu da lehenago. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleek Bioaniztasuna aurtengo gaiari buruz egindako udal diagnostikoaren ondorioak partekatu dute. Aurkezpenaren ostean Galdakaoko Udalera helarazteko proposamenak adostu dituzte: bertako zuhaitzak landatzea; zuhaitzak identifikatzeko txartelak jartzea parkeetan espezie ezberdinen ezaguera bultzatzeko; ibaiak eta berdeguneak garbi mantentzeko ekimenak antolatzea eta egur ziurtatuarekin egindako hiri tresneria erostea.

Ondoren, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan ikasturte honetan egindako jarduerak azaldu dute ikasleek. Beste aldetik, aurreko ikasturteko proposamenen garapen maila zein den azaldu diete Udal ordezkariek ikasleei.

Foroa amaitzeko, Ruben Seoanek eskerrak eman ditu Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan egindako lanagatik eta partehartzaileek hartzen duten konpromisoagatik.

Parte hartu duten ikastetxeak:

Andra Mari BHI

Bengoetxe BHI

Eguzkibegi Ikastetxea HLBHIP

Elexalde BHI

Galdakao GHHI

Ostalaritza Galdakao BHI

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo