Berriak | 2016-06-07

2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren Foroaren batzarra Ugao-Miraballesen

2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren Foroaren batzarra Ugao-Miraballesen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21aren Foroa ospatu dela ekainaren 7an, asteartea, Udaletxeko bilera-aretoan. Saio horrekin, amaiera eman zaio 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programaren egitarauari, Bioaniztasuna gai nagusia izan duena.

Foroan Ugao-Miraballesko Alkateak, Ekaiz Mentxakak, Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari batek eta Ugao HLHIko irakasle eta ikasleez osatutako 50 pertsonako ordezkaritza batek hartu dute parte. 12 ekordezkariez gain, 5. mailako 34 ikasle bertaratu dira begirale moduan.

Saioaren lehen zatian, Alkateak ongietorria eman du eta aurreko urteko eskaera eginda dagoela adierazi du. Ondoren, Udalak beste zenbait ekimen gauzatu dituela azaldu du: bertako zuhaitzen landaketak egin; argiterian aldaketak egin energia aurrezteko edo hondakin organikoaren birziklapena bultzatzeko kitak banandu, beste batzuren artean.

Jarraian, ikastetxeak 2015-2016 ikasturtean “Bioaniztasuna” gaiaren inguruan egindako lana azaldu dute, besteak beste:  hondakin organikoen jatorriaz lortzen den konpostarekin egindako taillerrak beren ezaugarriak eta erabilgarritasuna ezagutzeko;  haziak prestatzeko tailerrak edo ibilbideak egin bertako bioaniztasunaren informazioarekin diagnostiko bat lantzeko.

Ondoren, adostutako eskariak helarazi dizkiote udalari, bai eta ikastetxeak hartu dituen konpromisoak ere.

Eskariak honakoak dira: ikastetxe eta ibaia inguruan dagoen zaborra kendu eta garbi mantentzen dela zaindu; bertako zuhaitzen landaketa bultzatu; zuhaitzak identifikatzeko kartelak jarri eta sentsibilizazio kanpainak egin biztanleriak ezagutu ditzan eta; masustondo zuri bat ipini  eskolan zeta-harrak hazitzeko.

Konpromisoei dagokionez: antolatzen diren zuhaitz landaketa jardunaldietan parte hartzea eta herrian jarrita dauden bertoko zuhaitzak ezagutzea eta zaintzea.

Alkateak eskariak jaso ditu eta eskerrak eman dizkio 2015-2016 ikasturtean Eskolako Agenda 21aren barruan egindako lan guztiagatik. Saioa ixteko hamaiketako bat banatu du bertaratutakoen artean.

Aurkezpen osoa.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo