Berriak | 2016-02-22

25 laguneko talde batek bertako 115 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituen Urduñako urmaelaren inguruan

25 laguneko talde batek bertako 115 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituen Urduako urmaelaren inguruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Urduñako La Paul auzoan dagoen urmaela hobetzeko asmoz otsailaren 20an (larunbata) egindako jardunaldiko emaitzen berri eman du.

25 laguneko talde batek bertako 115 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituen urmaelaren inguruan, eta perimetroa itxi zuten, prebentzio-hesi batekin, urmaela babesteko asmoz.

Urmaela 2014ko urrian sortu zen, “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko eskualdeko proiektuaren barruan, eremu horretako anfibioak babesteko.

Oraingo honetan, ekitaldia Suspergintza Elkarteak antolatu du Urduñako Udalaren babesarekin. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren laguntza jaso du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo