Berriak | 2017-03-24

Etxeko hondakinen zerbitzuaren balantzea 2016an

Etxeko hondakinen zerbitzuaren balantzea 2016an

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du zein izan den Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak etxeko hondakinen inguruan eman duen 2016ko zerbitzuaren balantzea. Zerbitzu horren barruan, sei frakzio sartzen dira: etxeko landare-olio erabilia; etxeko hondakin txikiak; inprimaketako hondakinak eta mugikorrak; pilak eta metagailuak; organikoa; eta hondakin handiak. Guztira, 632.263 kilo gaika batu, garraiatu eta tratatu dira, 143.963,91 euroko kostuarekin. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Hondakinen Zerbitzuaren metodologiaren arabera, beste 141.100 kilo ere tratatu izan dira, etxeko konpostagailuetan konpost bihurtu arte.

Atal, kopuru eta biztanleko batez beste eskualdean ratioaren arabera, hauek izan ziren emaitzak: etxeko landare-olio erabiliari dagokionez, 33.863 kilo (0,51 kilo biztanleko); etxeko hondakin txikiei dagokienez, 241.345 kilo (3,6 kilo biztanleko); inprimaketako hondakinei eta mugikorrei dagokienez, 361 kilogramo (5,39 kilo mila biztanleko); pila eta metagailuei (bateriak) dagokienez, 1.882 kilo (28,1 kilo mila biztanleko); bosgarren edukiontziaren bidezko zati organikoari dagokionez, 244.840 kilo (6,50 kilo biztanleko); eta, hondakin handiei dagokienez, 109.970 kilo (4,81 kilo biztanleko).

Zerbitzuak lau frakzio artatzen ditu 10 udalerritan: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberion. Hauek dira aipatutako frakzioak: etxeko landare-olio erabilia (kaleko 48 edukiontzi); etxeko hondakin txikiak (kaleko 29 edukiontzi); inprimaketako hondakinak eta mugikorrak (52 edukiontzi, eraikin publikoetan); pilak eta metagailuak (54 gune, eraikin publikoetan). Zati organikoa (109 edukiontzi) 9 udalerritan jasotzen da: aurrekoetan, Galdakaon izan ezik, zerbitzu propioa duena. Eta hondakin handiak, berriz, 6 udalerritan: Arrankudiaga-Zollo, Etxebarri, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberion.

Hiru frakziotan, jasotako kopurua handitu egin da: etxeko landare-olio erabilian, etxeko hondakin txikietan, eta organikoan. Aitzitik, beste bi jaitsi egin dira: pilak eta metagailuak, eta inprimaketako hondakinak. Hondakin handietan, ezin da konparaziorik eskaini, eskualdeko zerbitzua ekainaren 1ean abiarazi zelako (7 hilabete, beraz), eta, zenbait kasutan, lehen aldiz eskaini delako zerbitzua.

Frakzio bakoitzaren norakoa honakoa da: etxeko olioa biodiesela ekoizteko erabiltzen da. Arropa eta etxeko beste tresna aprobetxagarri batzuk Koopera Reusing Center osoko tratamendutegira eramaten dira, Mungiara, eta, han, sailkapen eta egokitzapen prozesuan sartzen dira, berriz aktibatutako objektu erabilgarri bihurtzeko eta merkatu iraunkor eta solidario batean salgai jartzeko. Berriro erabil daitezkeen inprimaketako hondakinak eta mugikorrak berriz ere merkaturatzen ditu Arrigorriagako Bioservice kudeatzaile baimenduak, eta gainerakoa birziklatu egiten da, beste industria batzuetan lehengai gisa berrerabiliak izateko. Pilak eta metagailuak Ecopilas Fundazioak birziklatzen edo balorizatzen ditu. Zati organikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren Konpostegira eramaten da, tratatua izateko eta mendi zein lorategietarako ongarri edo konpost bihurtzeko. Etxeko hondakin handiak Ortuellako Berziklatu izeneko Hondakin Handien Tratamendutegira garraiatzen dira, eta, han, berrerabili, birziklatu edota balorizazio energetikora bideratzen dira.

Frakzio bakoitzaren kostua honakoa izan da: etxeko olioa: 26.136 euro (bilketa eta garraioa); etxeko hondakin txikiak: 18.295,13 euro (bilketa, garraioa eta tratamendua); inprimaketako hondakinek eta mugikorrek, eta pila eta metagailuek ez dute kostu ekonomikorik; zati organikoa: 53.013,77 euro (bilketa eta garraioa) eta 12.638,79 euro (tratamendua); hondakin handiak: 27.715,80 euro (bilketa eta garraioa) eta 6.164,42 euro (tratamendua).

Esan beharra dago, 2016an, tratamendu aldetik aurreztu egin dela ekonomikoki, hondakin organikoak 5. edukiontziaren bitartez batu izanaren ondorioz: 12.638,36 euro. Horren arrazoia da zati organikoaren eta gainerako zatiaren prezioen arteko aldea. Eta beste 12.781,54 euro, hondakin organikoa konpost bihurtzen duen etxeko konpostajeagatik.

Laster, herritarren informaziorako planaren balantzea argitaratuko da, hondakinen zati organikoaren gaikako bilketa martxan jartzeko.

Aurreikuspenen arabera, 2017rako, gainerako eta paper-kartoia frakzioen zerbitzua Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak emango ditu.

Informazio gehiago: udaltalde21@ut21.org

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo