Berriak | 2017-04-05

250 ikasle inguruk hartu du parte Eskolako Agenda 21eko ibilbideetan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Eskolako Agenda 21 proiektuaren ekimenen barruan martxoan zehar ibilbideak egin dituztela eskualdeko 250 ikaslek, hamar ikastetxetan.

Bi orduko ibilbide hauen bitartez ikastetxe inguruan dauden espezie inbaditzaileak ezagutzeko aukera izan dute. Aztertutako espezieak ondorengoak izan dira: Sasi akazia, Tximeleten lorea, Panpa lezka, Fallopia Japonikoa, Mimosa, Bidens Aurea,  Kañabera eta Banbua.

Ondoren, espezie inbaditzaile konkretu batekin zentratuz, espezie honen inguruan ikerketa lan berezia egin dute ikasleek. Eta espezie hauen presentzia murriztu edo  kentzeko zerbait egin daitekeenaren hausnarketa egin dute ere.

Hurrengo ikastetxeek hartu dute parte: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritzako Goi Mailako Eskola, Urduña HLHI eta Ugaoko Leitoki HLHI.

Eskolako Agenda 21 programak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Sailaren diru-laguntza jaso du. Hamaikagarren ikasturtea da eskualdean garatzen dela.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo