Berriak | 2017-05-26

Ugao-Miraballesek Eskolako Agenda 21 Foroa burutu du

Ugao-Miraballesek Eskolako Agenda 21 Foroa burutu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21 Foroa egin dela ostiralean, maiatzaren 26, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldiak amaiera ematen dio 2016-2017 programazioari, espezie exotiko inbaditzaileak gai nagusi hartuta.

Ekitaldian parte hartu dute Ekaitz MentxakaAlkatea, Ana Maite Fernández eta Beatriz Peredazinegotziak, Ugao HLHIko46 ikasle eta irakasle arduradun taldea, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurugela-CEIDAko ordezkari batek ere

Ekordezkariek ikasturtean zehar egin dituzten jarduerak aurkeztu dituzte, beraien artean, espezie exotiko inbaditzaileei buruzko argazki lehiakea nabarmendu daitekeelarik.

Ondoren, espezie exotiko inbaditzaileen inguruko diagnostikoaren emaitzak azaldu dituzte, ikastetxearen inguruan egin zuten ibilbidearen ondoren. Bertan, honakoak aurkitu zituzten: Fallopia japonika, Budleja davidii, Cortaderia selloana, eta Robinia pseudoacacia.

Azkenik, Udalari eskaera hauek egin dizkiote: sentsibilizazio kanpainak egitea, eta baita udalerrian dauden espezie exotiko inbaditzaileak desagerrarazteko eta bertan tokiko espezieak landatzeko jardunaldiak antolatzen jarraitzea. Halaber, etorkizunera begira hartu dituzten konpromisoak azaldu dituzte: ez jolastu espezie exotiko inbaditzaileekin, adibidez, Panpako Lezka,  barreiaketa ekidin asmoz, ez askatu eta ez landatu espezie exotiko inbaditzaileak, Udalak antolatutzen dituen ezabatzeko jardunaldietan parte hartu, espezie hauek modu egokian identifikatzen ikasi eta espezie exotiko inbaditzaile bat antzematen dutenean jakinarazi.

Ikasleen hitzaldiaren ondoren, Ekaitz Mentxaka Alkateak ikastetxea zoriondu du egindako lanagatik eta aurreko ikasturteko eskaren jarraipena egin du. Ekitaldia amaitzeko, hurrengo ikasturtean Udala berriro bisitatzeko gonbidapena luzatu dio ikastetxeari eta hamaiketakoa oparitu die ikasleei. 

Aurkezpena osorik

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo