Berriak | 2017-09-14

Nerbioi-Ibaizabaleko zentroen Eskolako Agenda 21ari buruzko bideoa eta buletina

Bideo batek eta buletin batek eskualdeko Eskolako Agenda 21 programaren hamaikagarren edizioaren berri ematen dute. Programan landutako gai nagusia espezie exotiko inbaditzaileak izan da.

Ikasturtean zehar, ikastetxeek hainbat jarduera antolatu dituzte espezie exotiko inbaditzaileen egoera aztertzeko ikastetxeetan eta udalerrian; eta haien zabaltzea kontrolatu eta ekiditeko. Besteak beste, jarduera hauek nabarmendu daitezke: ibilbideak ikastetxeen inguruetatik, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeen artean nahiz udalekin egindako foroak.

Lanen laburpena kontsulta daiteke hemen: 2016-2017 Buletina

Aurkezpen-Bideoa:

Eskolako Agenda 21ean bost udalerritako hamar ikastetxek hartu dute parte: Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduñako ikastetxeek, hain zuzen. Hona hemen hamarrak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola BHI, Urduña HLHI eta Ugaoko Leitoki HLHI.

2017-2018 ikasturtean Eskolako Agenda 21 Programaren gai nagusia Klima Aldaketa izango da.

Eskolako Agenda 21 programak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza jasotzen du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo