Berriak | 2017-11-22

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek aipamen berezia jaso du Europako Ekintza Eraldatzailearen sariaren banaketan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek aipamen berezia jaso du Europako Ekintza Eraldatzailearen sariaren banaketan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jaso du gaur goizean Europako Ekintza Eraldatzailearen sari banaketan eman den aipamen berezi bakarra. Ekitaldia, Bruselasen, Eskualdeen Europar Batzordearen egoitzan ospatu da.

Ekintza Eraldatzailea sari europarrea ICLEIk, jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen Europako sareak, sustatutatzen du, Eusko Jaurlaritzaren eta Aalborg hiriaren (Danimarka) babesarekin. 2016ko apirilaren 27tik 29ra bitartean Bilbon izandako Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian onartutako Euskal Adierazpena delakoaren hiru bideak (eraldaketa soziokulturala, sozioekonomikoa eta teknologikoa) aintzat hartzen dituen ekimenak aitortzen ditu sari honek.

Azkenik, irabazlea edozein dela ere, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal oso pozik dago Europa osoko hautagaitzen artean aukeratu dutela ikusita. Talde baten arrakasta erakusten du, pertsona eta udal askok egindako lan luzearen emaitza, alegia. Horrela, bada, eskerrak eman behar zaizkio hau posible egin duten guztiei.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalek sortu zuten Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa, Tokiko Agenda 21 direlakoei eta jasangarritasunarekin lotutako tokiko politikei laguntzeko zerbitzu publiko gisa. Udalerri txiki eta ertainek estrategia, ikuspegia eta planifikazioa partekatzen dute, baita horiek guztiak garatzeko giza eta ekonomia baliabideak ere.

Eskualdeko Bulegoak zenbait alor eta proiektu eraman ditu aurrera. Hona hemen mugarri garrantzitsuenak hauek izan dira. Lehenik eta behin, Jasangarritasun irizpideetan oinarritutako eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzua sortu zen. Bigarrenik, Eskualdeko Energia Behatokia eta herritarrentzako Energia Ataria sortu ziren, energia, ekonomia eta ingurumenarekin lotutako eraginkortasuna ahalbidetzeko: energia-kontsumoa murriztea (kWh), energia-fakturaren gastua (€) eta berotegi-efektuko gasen emisioa (BEG). Hirugarrenik, hondakinen zerbitzuak hondakin guztien bilketa abiatu da, ekonomikoki aurreztu, herritarrei zerbitzua erraztu eta ingurumenean dituen ondorioak hobetzeko.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek azken hamahiru urteotan egindako lanak bat egin du Euskal Adierazpenaren izaerarekin eta bertan esaten denarekin.  Biek elkar inspirazio iturri bera dute.

Argibideak: Links a ICLEI, http://www.sustainablecities.eu/transformative-action-award/

https://www.youtube.com/watch?v=EmMbws1Rq-I&feature=youtu.be

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo