Berriak | 2017-11-28

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek bat egin du 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programarekin

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal jakinarazi nahi du bat egin duela 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programarekin. Programa honek ezarritako jarduera-esparruak aukera ematen du euskal sektore publikoak ingurumen-irizpideak beren erosketetan eta kontratazioetan txertatzeko eta bere gain hartzeko.

Hiru helmuga nagusi ditu. Aurrenekoa, eraginkorragoa den eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzen dituen sektore publiko bat lortzen laguntzea, kontratazio-prozesuak hobetuz eta haietan ingurumen-irizpideak sistematikoki txertatuz. Bigarren, merkatuarekiko koordinazioa optimizatzea, erosketa publiko berdeak ekoberrikuntza zentzu zabalean txerta dezan bermatzeko eta euskal enpresek kokapen hobea izateko, bai Euskadin, bai kanpoan. Hirugarren, EAEko Sektore Publikoaren maila guztietan konpromiso eraginkorra lortzea.

Horrez gain, 2016-2020 aldian lortu beharreko helburu zehatzak planteatzen ditu. Lehenengoa,Sektore Publikoaren erakunde parte-hartzaileetan erosketa publiko berdea instituzionalizatzerantz aurrera egitea. Bigarrena, 2020rako kontratazio publikoaren % 50ean ingurumen-irizpideak txertatzea.

Konpromiso honek ingurumen-onurak eta onura ekonomiko eta sozialak dakartza, bai sektore publikoarentzat, bai sektore pribatuarentzat eta gizartearentzat. Kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak aplikatzeak inguruan inpaktu txikiagoa izaten laguntzen du; baliabide publikoen kudeaketako gardentasuna eta eraginkortasuna handitzen ditu; modu eredugarrian jardutea dakar, ingurumena gehiago errespetatzen duten produktu eta zerbitzu lehiakorragoen merkatua berritzea bultzatuz; eta, azken batean, herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.

Programa honi atxikiz, konpromiso hauek hartu ditu Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek: Urteko lan-egitasmo bat ezartzea programan lehentasuna eman zaien arloetan eta erakundearentzat bereziki interesgarriak diren arloetako batean gutxienez;  Kontratazio publiko berdeari buruzko azterketa egitea eta administrazioko prozeduretan eta tresnetan txertatzea; Erakundearen erosketan eta kontratazioan jarduten duten langileak trebatzea eta gaitzea; Lehentasunezko produktu- eta zerbitzu-multzoen erosketetan eta kontratazioetan ingurumen-alderdiak sartzea pixkanaka, 2018rako eta 2020rako programetan zehaztutako helburuak —gutxienez— bete arte; Urteko jarraipena egitea eta egindako lanaren emaitzak Idazkaritza Teknikoari helaraztea; azkenik, Jardunbide egokiak eta esperientziak EAEko sektore publikoaren beste erakunde batzuekin partekatzea.

Atxikimendu honek Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal azken urteetan erosketa eta kontratazio publiko berdearen esparruan egindako lana sendotu eta indartu egiten du, hainbat mugarri azpimarragarri ezarri dituena, besteak beste, 2014 urtean sortutako jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzua, edota hainbat kontratazioan ingurumen-alderdiak sartzea, adibidez, etxeko hondakinen bilketa eta garrio zerbitzuarena.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo