Berriak | 2017-12-01

Gaur goizean etxeko hondakinen zerbitzu berria hasi da

Gaur goizean etxeko hondakinen zerbitzu berria hasi da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du, gaur, 2017ko abenduaren 1ean, abian jarri dela etxeko hondakinen zerbitzu berria Nerbioi-Ibaizabal eskualdean. Zerbitzuak barne hartzen ditu Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerriak. Goizeko 06:00etan lehenengo kamioiak atera dira Moiordingo (Zaratamo) instalazioetatik.

Etxeko hondakinak jaso, eta dagokion tratamendu-plantara garraiatzean datza zerbitzua, bai eta horri lotutako mantentze eta garbiketa zereginak gauzatzean ere. Honako hondakin zatiak hartzen ditu: gainerakoa, papera-kartoia, organikoa, etxeko landare-olio erabilia eta minigune garbiak.

37.687 biztanleri emango zaie zerbitzua; 2016. urtean, hondakin kopuru hauek bildu ziren: 10.281.182 kilo gainerakoaren frakzioan; 1.103.803 kilo paper-kartoi; 244.841 kilo hondakin organiko, eta 19.414 kilo erabilitako etxeko landare-olio. Hondakin horiek guztiak kalean jarritako 1.135 edukiontzitan utzi ziren.

Zerbitzu honen kontratua Enviser Servicios Medioambientales, S.A.U. enpresari esleitu zitzaion. Prozedura ireki eta erregulazio harmonizatu bidezko lehiaketaren irabazlea izan zen, eta 4 urterako kontratua eskuratu zuen; kontratua bi alditan luzatu ahal izango da, gehienez ere beste urtebete gehiagorako. Urteko prezioa 655.228,05 eurokoa da 2018ko urriaren 1era arte, eta 841.918,04 eurokoa ondoren, Arrigorriaga bi zatien (gainerakoa eta papera-kartoia) bilketara gehitu ondoren, egun indarrean duen kontratuaren epea amaitu ondoren.

Etxeko hondakinen zerbitzuaren helburua argia da: eraginkortasuna areagotzea, hau da, zerbitzuaren kalitatea hobetzea, herritarren ikuspegitik zein ingurumeneko emaitzaren ikuspegitik, kostu ekonomikoa gutxiturik.

Kontratazio bateratuari esker, udalek 200.000 euro aurreztuko dituzte urtean, hau da, %17,39, eta 309.000 euro, %26,88, Arrigorriagak azken bi zatien bilketarekin bat egiten duenean, 2018ko urriaren 1ean.

Ingurumen-hobekuntzari dagokionez, lehenik eta behin, azpimarratu behar da Garbiguneen osagarri diren 14 minigune garbi edo birziklapen-baliabide jarri direla, etxeko hondakin txiki berezien gaikako bilketa egiteko, adibidez: bonbillak, CDak eta DVDak, inprimatze-hondakinak, pilak, plastikozko tapoiak eta gailu elektriko eta elektronikoak. Bigarrenik, ingurumenaren alorreko baldintzak ere nabarmendu behar dira; esaterako, atmosfera eta soinu igorpenei, erregaiei eta sistema alternatiboei dagokienez ibilgailuek dituzten teknika onenak, olio lubrikatzaileak eta pneumatikoak ezabapen sistemak, mantentze-lanak eta garbiketa, eta langileen trebakuntza.

Herritarrentzako hobekuntza gisa, aipatzekoa da hondakinen prebentzio eta birziklapenerako gailu mugikorretarako aplikazioa, hondakinen zerbitzuari eta kudeaketa egokiari buruzko oinarrizko informazioa emateko. Era berean, aplikazioaren bitartez, gertakariak, kontsultak eta eskakizunak helarazi ahal izango dira.

Zerbitzu berri hau bederatzi udalek Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabali egindako kudeaketa-agindua da. Hain zuzen ere, udalen sozietate publiko hau “baliabide eta zerbitzu tekniko propioa” da, eta haren xede barruan da “laguntza teknikoa ematea eta ordezkaritza egitea iraunkortasun-irizpideak aintzat hartzen dituen erosketa eta kontratazio bateratuan, eta hondakin-bilketaren zerbitzua ematea”. Horixe izan zen bideragarritasun tekniko, juridiko eta ekonomikoaren azterketaren ondorioa; horren arabera, kontratazio bateratua bideragarria, errentagarria eta arrazoizkoa da.

Azkenik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gonbit egiten die herritarrei zerbitzu berriaren esfortzuekin bat egitera, hondakinak modu egokian gaika banatuta, birziklapena erraztu, eta eskualdeko ingurumen-jokabidea zein gaikako bilketaren tasak hobetzeko.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo