Berriak | 2018-01-18

TAK21, jasangarritasun politiken kalitatearen ebaluaketa

TAK21, jasangarritasun politiken kalitatearen ebaluaketa

Eskualdeko lau udalerrik, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri y Ugao-Miraballes, hala nola eskualde bera ere, bere jasangarritasun-politiken kalitatea TAK21 neurketa-sistemaren bitartez ebaluatu dute; sistema hori Udalsarea21ek (jasangarritasunerako euskal udalerrien sarea) bultzatzen du.

TAK21 Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globalaren neurketarako eta aitortzarako sistema da, gure udalerrien errealitateari guztiz egokitutakoa. TAK21 Udalsarea 21ek sustatutako auditoretza sistema da eta Sareko udalerrien Tokiko Agenda 21eko prozesuen kudeaketaren parte da.

Ebaluazio-prozesu hau Euskal Autonomia Erkidegoko 41 udalerri eta toki-erakundetan gauzatu da eta bere metodologiak aztertzen ditu 5 faktore: estrategia, operatibotasuna, zeharkakotasuna, parte-hartzea eta jasangarritasuna.

Horregatik, gaur goizean (urtarrilaren 18) Gasteizen ospatu den “Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria” ekitaldian aitormen-diploma jaso dute.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo