Berriak | 2018-02-06

2018 Kudeaketa Plana abian da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du 2018 urterako Kudeaketa eta Ekintza Plana onartu duela Batzordeak urtarrilaren 19 egindako bileran, alegia, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren jarduera-aurreikuspena, hala nola bere finantziazioa. Hau da, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta Udalen arteko Lankidetza-hitzarmenek, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren kudeaketarako, 2016-2019 urteetan-en ezartzen den legez.

Aurten Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 35 zerbitzu eskaintzea aurreikusten du zazpi arlotan: 1. Tokiko Agenda 21; 2. Eskolako Agenda 21; 3. Hondakinak-Ekonomia zirkularra; 4. Energia-Klima; 5. Komunikazioa-Parte-hartzea; 6. Beste proiektu eta aurreikusigabekoak; 7. Eskualdeko Bulegoaren Funtzionamendua.

Aurrekontu osoa 2.018.718,07 eurokoa da. Bere tamaina ekonomikoa eta baliabideen dedikazioa dela eta, nabarmentzekoa da Hondakinak-Ekonomia zirkularraren arloa (aurrekontuaren %84,78), batez ere bi zerbitzu berriren batuketagatik: etxeko hondakinen 5 frakzioren bilketa eta bere tratamendua. Eskualdeko zerbitzu berri hau urteko lehentasuna da, bere garrantzi ekonomikoa, gizarte-ondorioak eta ingurumen eraginagatik.

Bigarrenik, Eskualdeko Bulegoaren Funtzionamendua aurrekontuaren %9,88 da. Gainerako arloek  gastuaren portzentaia apalagoak aurkezten dituzte.

Diru-sarrerak, bederatzi Udaletatik datoz %92,93an: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio. Galdakaoko Udalak %1,42 ematea aurreikusten da. Udalez gaindiko diru-sarreren aurrikuspena %5,65 da eta hauetatik datoz: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Udalsarea 21 (Jasangarritasunerako euskal udalerrien sarea) eta Espainiako Gobernua.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo