Berriak | 2018-03-07

Zuhaitz eguna berriz ospatuko da igandean, Mendikosolon

Oraingo honetan, 220 zuhaitz landatuko dira parkean eta, gainera, ingurumenari buruzko tailerrak eta puzgarriak egongo dira

Martxoaren 11n, 11:00etatik 14:00etara Zuhaitz Egunaren beste edizio bat ospatuko da Arrigorriagako Mendikosolo parkean. Oraingoan, 220 zuhaitz landatzea aurreikusi da; zehazki, 40 haritz, 40 arte, 40 astigar, 20 madariondo, 20 sagarrondo, 40 zumar eta 20 pikondo landatuko dira.
 
Zuhaitzek gure bizitzan duten garrantzia nabarmendu nahi duen jarduera horrekin batera, ingurumenari buruzko tailerrak eta puzgarriak antolatuko dira parkean bertan.

Gainera, jolasen txokoa egongo da aire zabalean familiarekin jolasteko, eta, horrela, familia-loturak eta konplizitatea sendotzeko. Jardueraren bitartez, halaber, espazio bat sortuko da betiko jokoak berreskuratzeko eta haur guztiekin jolasteko; besteak beste, zapitxoa, sokasaltoa, sokatira, zaku-lasterketa, jausgailua eta arkua landuko dira.

Iturria: Arrigorriagako Udala

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo