Berriak | 2018-03-22

Papera eta kartoia biltzeko 46 edukiontzi berri Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon

Papera eta kartoia biltzeko 46 edukiontzi berri Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du etxeko hondakinen eskualdeko zerbitzuak papera eta kartoia biltzeko 46 edukiontzi berri jarri dituela Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon.

Goitik kargatzen ziren lehengo 56 edukiontziak ordezkatzen dituzte jarritako edukiontzi berriek; hain zuzen ere, alboz kargatzeko 3.200 litroko 36 edukiontzi eta atzetik kargatzeko 1.000 litroko 10 edukiontzi jarri dira.

Aldaketari esker, beste pauso bat eman da zerbitzu berriaren eraginkortasunaren alde:bilketa sistema bat kentzen du, eta edukiontzi-parkearen zenbait unitate murrizten ditu, edukiera handiagoko beste batzuk jarrita.Gainera, papera eta kartoia biltzeko beste leku bat gehitu da, Arrankudiaga-Zolloko Ulibarri auzoan.

Etxeko hondakinen zerbitzuaren helburua eraginkortasuna areagotzea da, hau da, zerbitzuaren kalitatea hobetzea, herritarren ikuspegitik zein ingurumeneko emaitzaren ikuspegitik, kostu ekonomikoa gutxiturik.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo