Berriak | 2018-05-24

Etxebarriko Udalak eta Kukullaga ikastetxeak energia aurrezteko Euronet 50/50 Max proiektuan parte hartzeko hitzarmena sinatu dute

Etxebarriko Udalak eta Kukullaga ikastetxeak energia aurrezteko Euronet 50/50 Max proiektuan parte hartzeko hitzarmena sinatu dute

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten duenez, ostegunean, maiatzaren 24an, sinatu zen Euronet 50/50 Max proiektuan parte hartzeko Etxebarriko Udalaren eta eskolaren arteko hitzarmena.

Euronet 50/50 Max proiektuak hezkuntza-zentroetan energia aurreztea du helburu, eta pizgarri ekonomiko bat ematen da helburua gauzatzeko: ikasleek, irakasleek eta irakasleak ez diren langileek energia aurrezteko hartutako neurriei esker, aurreztutakoaren %50 zentroari itzuliko zaio, finantza-ordainketaren edo konpentsazio-neurrien bidez; gainerako % 50a Udalaren fakturazio energetikoan igarriko da, Udalak ordaintzen baititu fakturak.

Alkateak, Loren Olivak, eta Alkateordeak, Miguel Ángel Herrerok, eskola bisitatu dute. Bertan, Zuzendariarekin batera, honako alderdi hauek jasotzen dituen dokumentua sinatu dute: erreferentzia gisa hartuko diren kontsumo-datuak, kostuen aurrezkia kalkulatzeko erabiliko den metodoa eta ikastetxeari aurreztutakoa ordaintzeko erabiliko den ordainketa-modua.

Hitzarmen hori proiektua sustatu duen talde energetikoak berretsi du, ondokoek osatzen dutena: 36 ikaslek, Kukullagako hiru eraikinetako atezainek eta izendatutako irakasleek.

Proiektu hori Euronet 50/50 Max metodologiari jarraiki burutzen ari dira. Metodologia horrek bederatzi pausu planteatzen ditu: 1) Talde energetikoa sortzea; 2) Aurretiko ibilbide energetikoa; 3) Ikasleen ezagutza handitzea eta energiarekin lotutako gaietan sentsibilizatzea; 4) Ibilbide energetikoa; 5) Datu energetikoak eta inkestako datuak lortzea; 6) Eskolaren ekintza plana; 7) Informazio kanpaina; 8) Inbertsio txikia eskatzen duten neurriei buruzko txostena; 9) Arrakastak eta aurreztutako dirua komunikatzea.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo