Berriak | 2018-05-29

Etxebarriko Eskolako Agenda 21 Foroak amaiera eman dio 2017-2018 ikasturteari

Etxebarriko Eskolako Agenda 21 Foroak amaiera eman dio 2017-2018 ikasturteari

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Etxebarriko Eskolako Agenda 21 Foroa egin dela asteartean, maiatzaren 29an, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldian parte hartu dute Loren Oliva Alkateak, Miguel Ángel Herrero Alkateordeak, Zuriñe De la Horra Zinegotziak eta 9 ikaslek osatutako ordezkaritza batek, Etxebarri BHIko Eskolako Agenda 21 programa koordinatzen duen irakasleak lagunduta, bai eta Miren Aguirreazkuenaga, Eusko Jaurlaritzaren Ingurugela-CEIDAko ordezkari batek ere. Ekitaldiak amaiera ematen dio 2017-2018 programari, Klima Aldaketaren aurrean zer? gai nagusi hartuta.

Udalak ongietorria eman ostean, ikasleek aurreko ikasturtean hartutako konpromisoen betekizun-mailaren jarraipena egin dute. Bestalde, udal-arduradunek udalerrian espezie exotiko inbaditzaileak ez hedatzeko egindako jarduketak azaldu dituzte, hartara, 2017ko maiatzeko foroan bildutako proposamenei erantzuteko.

Jarraian, ikasleek Eskola Agenda 21 esparruaren baitan ikasturte honetan egindako jarduketen laburpen bat egin dute, besteak beste: bideo-lehiaketa batean parte hartzea; aukeren merkatua eta “egun jasangarria” antolatzea (azken horretan, garraio publikoa erabiltzera eta ingurumenarekiko jasangarriak diren jarduketak egitera gonbidatu zituzten ikasleak); eraikinaren kontsumo elektrikoaren hileko erregistroa; Institutuko elementuen kontrola (argiak edo stand-by duten tresnak itzaltzea, esaterako); udaletxera bisita bat egitea, eta jardunaldi teknikoa BC3ren eskutik.

Halaber, honako eskakizun hauek egin dizkiote Etxebarriko Udalari: 1) Energia berriztagarrien inguruan herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko kanpaina bat; 2) Etxeetan energia-kontsumoa murrizteko moduei buruzko tailerrak; 3) Udalean ingurumenarekin arduratsuak diren kontratazioak eta erosketak egitea: ibilgailu elektrikoak, kontsumo txikiko argiak, besteak beste; 3) Zergen bidez energia berriztagarrien erabilpena sustatzea.

Azkenik, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko ikastetxeak hartu dituen konpromisoak azaldu dituzte. Loren Oliva Alkateak beste erronka bat barne hartzera animatu ditu: institutuko eraikin berriaren diseinuan jasangarritasunari eta ingurumenari mesede egiten dioten proposamenak batzen dituen txosten bat egin eta helaraz dezatela.

Ikasleentzako kontu interesgarriei buruzko solasaldi baten ostean, ekitaldiari amaiera amen diote eta parte-hartzaileek opari bana jaso dute.

Aurkezpen osoa

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo