Berriak | 2018-06-11

Herritarrei zuzendutako kontzientziazio-kanpaina berria, olio erabiliaren bilketa sustatzeko

Herritarrei zuzendutako kontzientziazio-kanpaina berria, olio erabiliaren bilketa sustatzeko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina berria jarri dela abian, eskualdean birziklatutako etxeko landare-olioaren kopurua areagotu eta, modu horretan, etxeko hustubideetatik isurtzea murrizteko. Hain zuzen, 2016an jasotako kopuruarekiko %20 areagotzea, hau da, 22.814,40 kilo; horrek urtean 0,60 kilo biztanleko esan nahi du.

Informazio-kanpaina hau Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberion jarriko da abian aste honetan.

Kanpainaren irudia eskualdeko 34 edukiontzietan ikusi ahal izango da; diseinu berriak interesa piztu nahi du herritarrengan, eta edukiontzien erabilera bultzatu.Halaber, 1.850 kartel jarriko dira bederatzi udalerrietan.

Ekainaren 11tik aurrera, herritarrei inbutuak banatuko zaizkie dohainik.Bederatzi udaletan, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan (Elexalde 18, Arrankudiaga) eta Abusu Zentro Soziokulturalean jaso ahal izango dira.

Inbutuak egokigarriak dira, eta horien xedea da erabilitako landare-olioa plastikozko ontzietan isurtzen laguntzea.Ontzia beteta dagoenean, erabilitako landare-olioa biltzeko hurbilen dagoen edukiontzira eraman behar da, tapa ondo itxita. Bertan, ontzia eta barruan bildutako olioa utziko dira. Udaleko, Nerbioi-Ibaizabal hondakin-zerbitzuaren bitartez, edukiontziak hustu, eta legez baimendutako zentro batera garraiatuko dira, bertan tratatu ditzaten eta energia-balioa eman diezaieten, biodiesela eginez edo beste erabilera batzuk emanez.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gonbit egiten die eskualdeko herritarrei kanpaina honetan modu aktiboan parte hartzera.Hondakin hau arduraz kudeatzeko lanean arrakasta lortzeko, beharrezkoa da herritar askok parte hartzea.Pertsona batek 20 litro olio inguru kontsumitzen du urtean, eta horietatik %10 eta %20 bitartean baztertu egiten da.Kalkuluen arabera, litro bat oliok 40.000 litro ur kutsatzen ditu, eta hauxe da, hain zuzen, kanpainaren mezu nagusia:jasotako olio litro bakoitzeko, ibaietako, lurpeko eta itsasoetako uretan eragin ekologiko nabarmena eragitea saihestuko da, baita saneamendu-sarea hondatzea ere.

Informazio-kanpaina honek 6.276,98 euroko kostua izan du, eta Ingurumena Sustatzeko Planetatik (PIMA) lortu du finantzaketa.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo