Berriak | 2018-05-31

BC3 zentroak jardunaldi teknikoak eskaintzen ditu ikastetxeetan, Eskola Agenda 21en esparruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Elisa Sainz de Murietak eta Marta Olazabalek, BC3ko ikerlariek (Basque Centre for Climate Change), aldaketa klimatikoari buruzko bederatzi jardunaldi tekniko eman dituztela.

Saioak 2018ko martxoaren eta maiatzaren artean egin dira. Guztira, 350 ikaslek hartu dute parte, ikastetxe hauetakoak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakaoko HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola eta Ugaoko IPI.

Hainbat gai aztertu dira: aldaketa klimatikoa zer den eta gizakiek fenomeno horri dagokionez daukaten garrantzia; azken 150 urteetako tenperaturaren eta itsasoaren mailaren igoera; CO2aren eta tenperaturaren arteko harremana; gure elikadurak aldaketa klimatikoan daukan eragina, eta aldaketa klimatikoaren eraginak murriztu eta prebenitzeko neurriak. 

Jardunaldien ostean, parte hartzaileek edukia helarazi diete ikastetxeko gainerako ikasleei, hainbat bide erabiliz: tutoretzak, txoko berdeak, webguneak, blogak…

Eskola Agenda 21ek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza jasotzen du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo