Berriak | 2019-03-12

Lorea bideoa, Asteklima dela-eta egin den Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen lehiaketaren irabazlea

Lorea bideoa, Asteklima dela-eta egin den Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen lehiaketaren irabazlea

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Asteklima (Euskadiko Klima Aldaketaren Astea) dela-eta antolatutako bideo laburren lehiaketaren emaitza honako hau dela: 300 euroko saria Urduña-Orduñako Nerea de Eguiluzen Lorea titulua duen bideoarentzat.

Atzo, martxoaren 11n, Arrankudiagako Jasangarritasunerako Eskualdeko Bulegoan egindako banaketa-ekitaldian, Itziar Duoandikoetxeak, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabaleko administrari solidarioa, hartu zuen parte, bai eta irabazleak ere, bere familiak lagunduta. Topaketan, eskerrak eman ziren lehiaketan izan den parte-hartzeagatik eta bideoa grabatzeko nahiz editatzeko jarri den dedikazio eta xehetasunagatik. 

Bideo hautagai bi jaso dira. Epaileek halako alderdiak balioetsi dituzte: lehiaketaren gaira egokitzea, gaitasun komunikatiboa, kalitate eta originaltasun irizpideak, eta lehiaketaren oinarriak betetzea.

 

 

Bideo irabazlea ikusi 

Asteklima, Euskadiko Klima Aldaketaren Astea, martxoaren 1etik 10era egin da, eta horren xedea izan da herritarrak aldaketa klimatikoaren aurreko konpromisorantz mobilizatzea, ekintza oro, txikiena ere, lagungarria dela premisatzat izanik.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ihobe S.A. Sozietate Publikoak diruz lagunduta dago, Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Euskadiko Udalen sarearen barruan dauden eta 2019ko Euskadiko Aldaketa Klimatikoaren Astean kokatutako jarduerak antolatzen dituzten erakundeei zuzendutako deialdiaren barnean.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo