Berriak | 2019-03-28

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa kudeatzen duen Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. sozietate publikoak urteroko Batzar Nagusia egin duela gaur, martxoaren 28an.

Sozietateko bazkideak diren Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko Udaletako ordezkariek 2018 urteari dagozkion balantzea, memoria eta galdu-irabazien kontua, aho-batez onartu dituzte, egin beharreko azterketaren ondoren.

Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, laburbilduz, ondasun eta eskubideen balantzean ez dago finantza-entitate edo eta bestelakoekiko zorrik. Emaitzen kontuan, zerbitzu guztiak gauzatu dira defizitik gabe. Aldiz, 16.883,12 eurotako irabazia egon da. Emaitzen aplikazioa borondatezko erreserbei zuzendu da, 2011 urtea geroztik legezko erreserba guztiz osatua izan ondoren. Halaber, sozietateko administrazio-organoaren kudeaketa onartu da. Ondare egoerari dagokionez, ez da aldaketarik izan, ez kapitalaren handiagotze ezta murrizketarik ere ez. Betiko bederatzi bazkideek jarraitzen dute, akzio berdinekin.

Honez gain, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ren urteko Batzar Nagusiak beste gai batzuetaz aritu da. 2019rako proiektu eta lehentasun nagusien egoera baloratu du,etxeko hondakinen zerbitzuaren inguruan. Azkenik, hausnarketa batekin jarraitzen du: zein da eredu juridiko eraginkorrena bere zeregina gauzatzeko: Udalak lagundu jasangarritasunaren kudeaketan herri mailan.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo