Berriak | 2019-05-12

Hondakinak biltzeko Jardunaldi arrakastatsua

Hondakinak biltzeko Jardunaldi arrakastatsua

Arrigorriagako eta inguruetako ehun pertsona baino gehiago bildu ziren Nerbioi ibaiaren ibilguan zaborra biltzeko jardunaldian; gutxi gorabehera, 350 kg hondakin jaso zituzten

Arrigorriagako Udalak, Abusu Arrantza eta Kasting Kirol Elkarteak, Gaztegunea, Udaltalde 21 Nerbioi- Ibaizabal eta Ura Agentziaren lankidetzarekin, Nerbioi ibaiaren ibilguan, udalerritik igarotzen den zatian, hondakinak biltzeko jardunaldi bat egin zuen maiatzaren 12an (igandea). Ekimenak arrakasta handia izan zuen: parte-hartzaile asko bildu ziren eta zabor-kopuru handia jaso zuten.

Arrigorriaga, Orozko, Bilbo, Ugao-Miraballes eta Basauriko ehun bat lagun animatu ziren garbiketa-lanak egitera, gutxi gorabehera bi orduz. Zehazki, 65 gizon eta 49 emakume izan ziren bertan; eta horien artean, 35 adingabe (20 neskato eta 15 mutiko). Guztien artean, 350 kg hondakin jaso zituzten.

123 eskularru-pare, plastikozko poltsa beltzak eta gomazko ontziak banatu ziren bilketa egiteko eta materiala garraiatzeko, eta hasiera batean aurreikusitako bi edukiontziak motz geratu zitzaizkien. Jasotako materialen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: telebista bat, lisatzeko ohol bat, kamioi-gurpil bat, itxitura-hesi bat eta alfonbra bat; plastikoak, latak, botilak eta antzeko ohiko hondakinez gain.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo