Berriak | 2019-05-21

2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da Ugao Miraballeseko udalean

2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da Ugao Miraballeseko udalean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21 Foroa egin dela maiatzaren 21ean (asteartea), Udaleko osoko bilkura aretoan.

Ekitaldiak eman zion amaiera 2018-2019 ikasturteko programari. Programa horrek Ibai eta Itsasoak Zaindu. STOP PLASTIKOAK! gaia hau landu du. Foroan parte hartu zuten Ekaitz Mentxaka Alkateak, Ugao IPIko 48 ikaslek eta irakasle arduradun batzuek.

Alkateak ongietorria eman ondoren, eko-ordezkariek pasadan ikasturtean hartutako konpromisoen betetze maila ebaluatu dute. Gero, Ekaitz Mentxakak 2018ko Foroan udalerrian aldaketa klimatikoaren inguruan harturiko neurriak azaldu ditu, konkretuki, Euronet 50/50 energia aurrezteko programan jarraitzeko konpromezua, bizikletaren erabilera sustatzea, eta Udalera egindako bisitan proposaturiko neurriekin jarraitzea. Bi kasuetan, betetze maila altua izan da.

 

 

Horren ondoren, ikasleek ikasturte honetan zehar egindako jardueren laburpen bat aurkeztu dute: plastikoa murrizteko neurriak hartu; plastikoa biltzeko edukiontziak kokatu bertara bota beharreko hondakinak zehaztuz; udal diagnostikoa eta ekintza plana ere, burutu dute, ibilbide horretan 4 kg plastiko (latak, yogurt ontziak, litxarreria poltsak, poltsak, tapoiak…) bilduz; Ugao-Miraballesen plastikoaren arazoa zein den ezagutzeko galdetegia egin; Gorka Menendez Bacetaren eskutik eskainitako Stop plastikoak jardunaldi teknikoan parte hartu; ikastxean diagnostikoaren eta jardunaldi teknikoaren emaitzak zabaltzea.

Ikastetxeko ikasleek ondorengo konpromisoak hartu dituzte: 1) hondakin mota bakoitza dagokion edukiontzira bota; 2) plastiko gutxiago erabili; 3) oihalezko poltsak eta kristalezko botilak erabili plastikozkoak barik; 4) iturritik edan, plastikozko botilak erosi beharrean; 5) plastikoak batu, lurrean egonez gero; 6) plastikoak ibaietara ez bota, zakarrontzietara baizik.

Azkenik, Udalari beraien eskariak aurkeztu dizkiete ikasleek. Hauek dira: 1) plastikoaren erabilera murrizteko informazio eta sentiberatze kanpainak bultzatzea; 2) plastikozko zakarrontzi gehiago jartzea; 3) ibai ertzetako plastikoak biltzea eta astean behin, herriko plastikoak jasotzea; 4) izunak jartzea plastikoa lurrera botatzeagatik; 5) kartoizko, oihalezko, beirazko… ontzien erabilera bultzatzea, plastikozkoak beharrean; 6) ontzi biodregagarrien erabilera bultzatzea.

Ikasleen hitzen ondoren, Ekaitz Mentxaka Alkateak ikastetxeko ikasleak zoriondu ditu, eta egindako lanagatik eskerrak eman dizkie. Horrez gain, hamaiketakoa eman die opari.

Eskolako Agenda 21, ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta Ugao-Miraballeseko Udalaren arteko lankidetzan oinarritzen da. Xedea da XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzea, kutsadurari aurre egiten, biodibertsitatea babesten eta klima-aldaketaren eragina mugatzen lortzen laguntzeko, besteak beste.

Aurkezpena 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo