Berriak | 2019-05-23

2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da Galdakaon

2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da Galdakaon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Galdakaoko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da maiatzaren 23an osteguna, Gandasegi ikastetxeko erabilera anitzeko gelan.

Saio honekin, amaiera eman zaio 2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programari. Eta aurten jorratutako gaia, Ibai eta Itsasoak Zaindu. STOP PLASTIKOAK!  izan da.

Ekitaldiaren aurretik, ikasleek (Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Elexalde BHI, Galdakao HHI eta Ostalaritza Galdakao BHI ikastetxeetakoak) Eskolarteko Foroan parte hartu dute eskaerak bateratzeko, udal arduradunei helarazi aurretik. Dinamika horretan, partekatu egin dituzte ikasturtean zehar, aipaturiko lemapean ikasitakoa eta egindako lana.

Jarraian, eta Galdakaoko Udalak eskainitako hamaiketakoaren ondoren, Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da, eta bertan, ikasle eta irakasleekin batera, Ibon Uribe Alkateak, Ruben Seoane Jasangarritasun eta Parte-hartze Zinegotziak eta Udaleko ingurumen teknikariak parte hartu dute.

 

Udalak ongietorria eman ondoren, ikasleek Eskolako Agenda 21aren baitan, pasadan ikasturtean hartutako konpromisoen betetze mailaren ebaluazioa gauzatu dute. Ondoren, Ruben Seoane Jasangarritasun eta Parte-hartze Zinegotziak eta Udaleko ingurumen teknikariak, 2018ko Foroan aldaketa klimatikoaren inguruan Galdakaoko Udalak harturiko neurrien jarraipena aurkeztu dute. Bi kasuetan, betetze maila altua izan da.

Jarraian, ikasleek hartu dute hitza eta ikasturtean, Ibai eta Itsasoak Zaindu. STOP PLASTIKOAK! lemari eutsiz,jorratu dituzten jarduerak azaldu dituzte: 1) praktika onak jarri dituzte martxan: kremak beira birziklagarrietan (Andra Mari BHI); hondakinen bizitza baliogarria luzatu ahal dela, beste funtzio bat emanez (Bengoetxe BHI); kristalezko botilak eta pitxarrak erabiltzea ura kontsumitzeko (Ostalaritza Galdakao BHI); zabor edukiontziak erabili barazkiak eta lorak landatzeko (Eguzkibegi Ikastola HLBHIP); patioko hondar-bilketa selektiboa (Elexalde BHI) eta euritako puskatuen oihalaz erosketako poltsak egin (Galdakao HHI); 2) udal diagnostikoa eta ekintza plana ere, burutu dute, ibilbide horretan 40 kg plastiko inguru bilduz eta Galdakaon plastikoaren arazoa zein den ezagutzeko galdetegia egin; 3) Gorka Menendez Bacetaren eskutik eskainitako Stop plastikoak jardunaldi teknikoan parte hartu dute; 4) diagnostikoaren eta jardunaldi teknikoaren emaitzak zabaldu dituzte ikastetxean.

Galdakaoko Udalari ere, plastikoaren erabilera murrizteko proposamenak luzatu dizkiete ikasleek: 1) plastikoaren erabilera murrizteko informazio, sentiberatze eta kontzientziazio kanpainak bultzatzea; 2) erreziklatzeko helburuarekin, ontziak eta plastikoa botatzeko paperontziak eta edukiontziak gehitu; 3) plastikozko poltsen erabilera ekiditea, ohialezko, paperezko eta poltsa biodegradagarriaen erabilera sustatuz.

Jarraian, ikasleek zertara konprometitzen diren azaldu dute: 1) zakarrontzi horietan plastikoa beti botako dute; 2) dendetan fruta solte erosten saiatuko dira; 3) erabilpen bakarreko plastikoa ez erabiltzen saituko dira; 4) erosketak egiteko poltsa berrerabilgarria erabiliko dute; 5) ikaskideei, familikoei eta lagunei honi buruzko informazioa transmitituko diete; 7) kristalezko botilak eta tuperrak erabiliko dituzte.

Amaitzeko, Udal arduradunek eskertu eta zoriondu dituzte bertaratutakoak egindako lanagaitik eta luzaturiko eskaerak jaso dituzte.

Eskolako Agenda 21, ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta Galdakaoko Udalaren arteko lankidetzan oinarritzen da. Xedea da XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzea, kutsadurari aurre egiten, biodibertsitatea babesten eta klima-aldaketaren eragina mugatzen lortzen laguntzeko, besteak beste.

Ikastetxeen aurkezpena

Udalaren aurkezpena

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo