Berriak | 2019-06-14

Etxebarri, Ugao-Miraballes eta Zaratamok berretsi egin dute aurrezpen energetikoaren aldeko apustua eta Euronet 50/50 Max proiektua sustatu dute.

Etxebarri, Ugao-Miraballes eta Zaratamok berretsi egin dute aurrezpen energetikoaren aldeko apustua eta Euronet 50/50 Max proiektua sustatu dute.

Etxebarri, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko udalek, eta baita lehen hezkuntzako ikastetxeek ere, bigarren urtez berretsi egin dute energia aurrezteko Euronet 50/50 Max proiektuan parte hartzeko konpromisoa.

Metodologiak energiari eta horren derrigorrezko erabilerari buruzko ezagutza handiagoa lortzen laguntzen du. Horren ondorioz aurrezpen ekonomikoa sortzen da eta zentroak horren onurak jasotzen  ditu. Aldi berean ingurumenari dagokionez begirunetsuagoa den komunitate bat sustatzen du.

 

 

Proiektuaren ideiaren arabera lehen hezkuntzako CEIP Kukullaga, CPI Ugao Eskola eta CEIP Zaratamo ikastetxetako ikasleek jarrerak aldatuz energia aurrezteko aukerak daudela ikasi behar dute eta, aldi berean, bitarteko ekonomiko gehigarriak lortzen dituztela:  ikasleek, irakasleek eta irakaskuntzakoa ez den pertsonalak energiaren  eragingarritasunaren arloan burutzen dituzten neurriei esker lortzen den aurrezpenaren  % 50 ikastetxeari itzultzen zaio ordainketa finantzario baten edo  konpentsazio-neurrien bidez.

Toki erakundeak ere  onuradun bihurtzen dira, aurrezpen ekonomikoaren beste %  50 eurentzat delako.

3 ikastetxeetan lehen urte honetan aplikatu diren neurriekin CEIP Kukullagan kontsumo energetikoaren aurrezpena % 3,45ekoa izan da, CPI Ugao Eskolan % 4,08koa eta CEIP Zaratamon % 14,28koa.

Etxebarri, Ugao-Miraballes  eta Zaratamoko udalek  ikastetxeek kontzientzia areagotzeko eta energiaren aurrezpena sustatzeko eskaini duten laguntzaren eta egin duten ahaleginaren balorazio oso positiboa egin dute, eta gauza bera  ikasleek  ingurumeneko kontzientziazioaren eta aldaketa klimatikoaren alde sentiberatzeko eta inplikatzeko konpromisoari dagokionez ere.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo