Berriak | 2020-03-18

COVID-19 A DELA ETA, NERBIOI-IBAIZABALEKO HIRI HONDAKINAK BILTZEKO ZERBITZUAN PREBENTZIO NEURRIAK HARTZEA GOMENDATZEN DA.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, eta erakunde publikoek hartutako neurrien alde,  Arakaldo,  Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes,  Urduña- Orduña, Zaratamo Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan, etxeko hondakinak eta antzekoak  bildu eta garraiatzeko zerbitzuetarako, ondorengo aldi baterako neurri hauek ezartzea aholkatzen da:

Etxeko hondakinen bilketa: errefusa, organikoa, paper kartoia, olioa, beira eta ontziak  frakzioen bilketa zerbitzua ohiko moduan eskainiko da. Hala ere, kutsadura-arriskuak minimizatzeko, herritarrei eskatzen zaie:

Gogorarazten da erosketak egiteko edo beste gauzetarako erabilitako latex edo nitriloko eskularruak ez direla ontziak eta ez direla edukiontzi horian gorde behar. Errefusa frakzioko edukiontzian gordailatuko dira.

COVID-19ak kaltetutako eta kuarentenan dauden pertsonekin kontakturik izan duten hondakinen edo materialen kasuan, honako hau da jarraibidea: gaixoaren hondakinak boltsa bikoitzean gorde, biak itxiera hermetikoarekin; ondoren, errefusa frakzioko ohiko hondakin boltsaren barruan gorde.

Tamaina handiko hondakinak: 2020ko martxoaren 23tik aurrera, zerbitzua eten egingo da.

Ontzi zuriaren bilketa: donazioak etxean gordetzea gomendatzen da berrerabilgarria izan daitekeena egoera onean mantentzeko.

Herritarrei jakinarazten zaie, COVID-19 dela eta, eskuduntza duten agintarien gomendioak jarraituz, zerbitzuen enpresa esleipendunek barne-protokolo batzuk ezarri dituztela  koronabirusa ugaritzea prebenitzeko eta bilketa zerbitzuen eskaintza behar bezala ematea bermatzeko.

Herritarrei eskatzen diegu, osasun-jarraibideak eta gomendioak betetzea.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo