Prentsa-oharra

Eskolako Agenda 21en buletina argitaratu da

Eskolako Agenda 21 Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ak 2006-2007 ikasturtetik garatzen duen Tokiko Agenda 21aren proiektua da. Aurtengoa, beraz, bosgarren edizioa da. Azkeneko urteetan bezala, 2010-2011 ikasturtean ere Eskolako Agenda 21a bost udalerritan garatzen da: Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña. Hamar ikastetxek hartzen dute parte: ARRIGORRIAGA BHI, ETXEBARRI BHI, GALDAKAO HHI, BENGOETXE BHI, URRETA LHI, ELEXALDE BHI, ANDRA MARI BHI, EGUZKIBEGI IKASTOLA HLBHIP, UGAO LHI eta URDUÑA LHI. Guztira, 3.555 ikaslek hartzen dute parte, eta horien bidez beste hainbeste familiak.

2010-2011ko ikasturte honetan, mugikortasun iraunkorraren gaia lantzen ari dira, prestatzen ari den mugikortasun iraunkorreko eskualde planaren ildotik. Etxebarri BHI, bere aldetik, “Bioaniztasunaren” gaia ari da lantzen.

Argitaratu berri den buletinean daude jasota ikasturte hasieratik gaur arte bost udalerri horietako hamar ikastetxetan egindako jarduera nagusiak.

Eskolako Agenda 21a ikastetxea eta bere inguruaren ingurumen eta gizarte hobekuntzarako programa da. Hezkuntza-komunitateak Udalekin batera lan egiteko duen konpromiso bat da, betiere ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitatea eta iraunkortasuna hobetzeko. Hiru osagai nagusi ditu: Ikastetxea eta ingurunearen ingurumen iraunkortasuna, curriculum berrikuntza eta komunitatean parte hartzea.

Eskolako Agenda 21aren aurrekontua 55.000 eurokoa aurten da eta 24.000 euroko diru-laguntza jasotzen du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik.

Buletina hemen eskuratu dezakezu.

2011ko martxoak 15
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal SL

• Itzuli